2. Eskuko Merkatua
Larunbata honetan, urriak 5, Irungo Zabaltza plazan ospatuko den Bigarren Eskuko Merkatuan izango gara gure salmenta-postuan. StopKaleratzeei Bidasoako plataformako kideak izanik, merkatuan lortutako diru guztia Stoperako izango da. StopKaleratzeeiBidasoa plataformari lagundu nahi badiozue, etxean soberan dituzun gauzak (egoera onean) ekar ditzakezu merkatuaren irekiera baino ordu bat lehenago edo bestela salmentan dagoena erosi.
- Gehiago irakurri 2. Eskuko Merkatua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano


Goiz honetan gure kide den Flor Grijalbari epailearen aurrean duen bistan laguntzeko elkartu gara, gogoratuko duzuen moduan orain dela hilabete batzuk la Caixak bere egoerataz gehiegikeriak egin nahi izan zituen emakumea da. Gaia ez da bukatutzat eman, ezta gutxiago ere. Gaur kontratuan gehiegizko klausulak egon ziren ala ez erabakiko duen bista ospatuko bait da epailearen aurrean. Prozedura maulatsu eta eskrupulurik gabekoa izan da hasieratik Florrrena, Caixabanken partetik eta gehiegiko klausulena beste gehiegikeria bat da.
Gipuzkoa STOP Kaleratzeak .- Gaur, mailegu betearazpen eta etxe kaleratzeek dakarten beste aurpegi bat erakutsi nahi dizuegu. Nere alboan dauden pertsona hauek, guraso abalista dira, aitona-amona abalista. Beraien delitu bakarra, higiezinen burbuilaren unerik gorenean, beraien seme-alabek mailegu hipotekario bat lortu zezaten, beraien etxebizitza berme bezala jartzea izan delarik. Garai hartan, agintean zegoen gobernuaren baimenarekin, banketxe eta enpresa tasatzaileek maileguen prezioak puzten zituzten eta etxebizitza bat erosi nahi zutenek senideen etxebizitza abal bezala jartzera behartzen zituzten, kasu askotan jada ordainduak zeuden etxeak zirelarik.
