Txingudiko pentsiodunen mugimendua

Euskara

Astelehenean, abebduak 9ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Abendua 9, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Abendua 10, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Momento de la concentración de todos los lunes frente al ayuntamiento de IrunJakinarazi nahi dizuegu datorren abenduaren 9an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.

Era berean, egun horretan bertan (abenduaren 9a) azken aukera izango da Gasteizera autobusez joan nahi dutenentzat izena emateko. Horrela, mahaiak ere jarriko ditugu apuntatu ahal izateko.

Astelehenean, urria 7ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Igandea, Urria 6, 2019 - 11:45
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Momento de la concentración de todos los lunes frente al ayuntamiento de IrunTxingudi Pentsiodunen Mugimendutik jakinarazi nahi dugu dagoeneko bete dela autobus bat (Irun-Hondariibia) hilaren 16an Madrilera joateko. Orain bigarrena betetzen saiatuko gara; hori dela eta izena emateko epea luzatuko dugu urriaren 7ra arte (astelehena).

Interesdunok, dei ezazue telefono hauetara: Irun: 659047459 Hondarribia: 667757942

Astelehenean, iraila 30ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Iraila 30, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Urria 1, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Concentración de pensionistas todos los lunes en la Plaza San Juan, IrunDatorren irailak 30, astelehena, pentsionisten bilkura egingo da San Juan Plazan, eguerdiko 12tan, ohitura den bezala.

Munduko nagusien eguneko bezpera denez, komunikatu berezi bat irakurriko da eta ingurutik manifestapena burutuko da.

Urriak 16an Madrilen, Diputatuen kongreso aurrean, burutuko den manifestazio erraldoira, autobusez joan nahi duena, izen emateko azken eguna izango da.

Txingudiko Pentsionisten Mugimenduaren gutuna Pedro Sanchezi

Entrega carta al Presidente del Gobierno, Movimiento pensionistas Txingudi, Irun HondarribiaTxingudiko Pentsionisten Mugimenduak antolatutako hilabete honetako manifestazioa San Juan plazatik atera zen eta INSSko bulegoetara joan zen, Juncal kalean. Bertan, Magdalena Valerio andrea, Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroa, gutun bat eman zioten, Pedro Sanchezi, jarduneko presidenteari, helarazteko.

Orriak

RSS - Txingudiko pentsiodunen mugimendua-rako harpidetza egin