Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Txingudiko Pentsiodunen Mugimendukoek Bidasoa Eskualdeko Ospitalean, irailaren 25ean (ostirala), goizeko 11:00etan, egingo den kontzentrazioaren alde agertu nahi dugu. Izan ere, Osakidetzako sindikatuek mobilizazio egutegia antolatu dute osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzeko, kalitatezko arreta ematea ahalbideratuko dutenak.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Txingudiko Pentsiodunen Mugimendutik Irungo anbulatorioetan egingo diren kontzentrazioen alde agertu nahi dugu, hai zuzen ere “Dunboa” eta “Iturrino anaiak” (Gipuzkoa etorbidearen eta Artaleku kalearen artean) anbulatorioetan izango direnak, datorren 18an (ostirala), eguerdiko 13:00ean.