Irungo EH Bildu udal hauteskundeei begirako euskarazko debate ireki baten gabeziaren aurrean
EH Bildu.- Euskararen normalizazioaren bidean eta kalitate demokratikoari begira oso tamalgarritzat jotzen dugu, aurtengo udal hauteskundeei begira euskarazko debate irekirik ez izatea. Tamalgarriagoa, kontutan hartzen badugu eskualdeko Antxeta komunikabideak egitasmoa proposatu eta hau bidean gelditu dela. Eta zergatik? Ba Jose Antonio Santanok bere parte hartzea konfirmatu ere ez duelako egin. Ulertzekoa den bezala, hautagai nagusietako bat denaren hutsunearen arriskuaren aurrean, Antxetak debatea bertan behera uztea erabaki du.



Antxeta Irratia.- Antxeta Irratia (Euskal Irratiak Federazioa) Udal Hauteskundeen hitzorduak duen garrantziaz jabeturik eta irundar orok Udal Hauteskundeei begira proposamen politiko ezberdinen berri euskaraz ere jasotzeko eskubidea duela sinestuta, alkategaien arteko debatea antolatzeko ahalegin guztiak egin ditu berriz ere.

