eguzki.org - Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan zen atzo goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.
Bidasoaldeko Lagunak, Eguzki, N2000.- Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau, Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Natura 2000 Sarearen babestuta dauden naturguneen (Jaizkibel, Aiako Harria eta Jaitzubia‐Txingudi). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten, eta gaur egun espekulazio‐proiektu baten xede erakargarri da, non 110 establezimendutik gora, 1.800 aparkaleku eta 11 gasolina‐hornitzaile izango dituen mega merkataritza‐gune bat egin nahi duten. (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).
Eguzki eta Bidasoaldeko Lagunak.- Ingurumenaren alderdiari dagokionez, plataforman dauden ingurumen-taldeek EAJk osoko bilkuran izan duen jarrerari buruz egiten dugun balorazioa erabat negatiboa da. Txomin Sagarzazu alkatearen adierazpenak hipokresia-ariketa argia dira, errealitatearekin zerikusirik ez duena. Zabortegi zaharraren zigilatzea ingurumen onura gisa saldu nahi izatea, eusten ez den falazia bat da, eta adimena iraintzea.
Amuitz, Hondarribiko Merkatarien Elkartea.- Amuitz, Hondarribiko Merkatarien ElkarteaZaldunbordari buruz alkateak ezohizko bilkuran eta ondorengo prentsaurrekoan esandakoari buruz, Amuitz, Hondarribiko merkatarien elkartetik esan nahi diogu, merkatari txikiei buruz adierazitako kezka gezurra dela.
Zaldunborda Gelditu Plataforma.- Ikusita zein izan den Hondarribiko alkatearen zein bera eusten duen EAJ-PNV alderdiaren jarrera, bai aurreko ostegunean, hilearen 19an, izandako udal bilkuran, zein hurrengo egunean alkateak berak emandako prentsaurrekoan, argi gelditzen da alkateak eta bere alderdiak Zaldunbordako makro outlearen proiektu itzel eta zentzugabekoaren aldeko apustu irmoa egiten dutela.
Abotsanitz Udal Taldearen erantzuna Txomin Sagarzazu alkateak (plenoaren ondorengo) prentsaurrekoan esandakoei.
Hondarribiko mega-outletarekin aurrera egingo duela eta Higertokiri alfonbra gorria jarriko diola esan du gaur goizean Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Udal arkitektoak Higertokiren plan partziala baliorik gabe utzi duela eta, ondorioz, ekainaren 26ko alkate-dekretua indargabetu dela jakin dugu aste honetan. Horrek ondorio garbi bat du: Higertokik merkataritza lege berria errespetatu beharko du, ezingo du lege zaharrak baimentzen zuena egin. Alkateak ezetz esan du, Higertokik nahi duena egin dezakeela Zaldunborda Gainean.