Portada

Ostomila Irungo Txotxongilariak, mugen gaineko haurrentzako proiektuak sortzen jarraituko du

imagen

Zaragozan aste honetan gauzatzen hari den nazioarteko jaialdian, FESTIVAL IBEROAMERICANO-an parte hartuko dute Nicaragua eta Euskal Herria ordezkatuz. Osaba untxia eta koiotearen abenturak obra aurkeztuko dute, urriak 1, 18h etan Arbolé antzerkian, Zaragozan.

Irailaren 23a, sexu-esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna

imagen

Txingidiko Elkarte Feminista.- Sexu-esplotazioa eta emakumeen eta nesken salerosketa giza eskubideen urraketa larria dira, eta genero-indarkeria gehien urratzen duten moduetako bat, emakumeak indarkeria mota horren biktima baitira, emakume izate hutsagatik.

Bruselara egingo den martxa batek mugetako heriotzak salatu eta migratzaileentzako eskubideak aldarrikatuko ditu

Cartel Marcha Bruselas

Astelehen honetan, hilak 26, Irundik autobus bat abiatuko da Bruselarako martxarekin bat egiteko. Bai Europako zein migratzaileen jatorrizko herrialdeetako 150 erakundek baino gehiagok Bruselara martxa bat antolatu dute Eskubideak! Heriotzarik ez! lelopean. Mugetan giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea betetzea eta Europan bizi eta lan egiten duten pertsonen erregularizazio administratiboa eskatzen dute.

Eguzkik San Lorentzoko (Plaiaundi, Txingudi) paduren ingurumena berreskuratzeko proiektua agurtu du

Plaiaundi_Bidasoaldea

Eguzki Erakunde Ekologista eta Antinuklearra.- Iradokizunak eta hobekuntza-proposamenak egin ditu San Lorentzoko (Plaiaundi, Txingudi) paduretako ingurumena lehengoratzeko proiektua jendaurrean jartzeko prozedurari buruz, Irun eta Hondarribiako udalerrietan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin