Portada

Duela urtebete baino 1.175 langabe gehiago

Jakitera eman dituzten datuen arabera, irailean 5.049 bidasotar zeuden lanik gabe gure eskualdean, 2019ko irailean baino 1.175 gehiago. Azken hilabetean, Irungo 23 lagunek Lanbideko zerrendetatik ezabatu ahal izan zituzten euren izenak. Hondarribian, aldiz, 9 pertsona gehiagok egin zuten gora zerrenda horietan, beraz, gure eskualdeak jarraitzen du izaten langabezia-tasa handiena duena Gipuzkoa osoan.gure eskualdean dago langabezia-tasa handiena Gipuzkoa osoan.

"Irakurleek hau bezalako dendak nahi dituzte, baina liburuaren industriak ez du irakurleengan pentsatzen"

Argazkiak: Dani Blanco

Ylenia Benito, Brontë Liburu-dendaren sortzailea

Mikel Garcia Idiakez. Argia.-.- “Batzuetan liburu-denda txikiei lotutako ideia erromantikoa daukagu, baina errealitatea ez da hain erromantikoa”. Liburuaren industrian, denda txikiak azken putza zergatik diren garbi azaldu digu Ylenia Benitok. Irungo Brontë liburu-denda asmoz beteta zabaldu zuen arren, abuztuaren 29an itxi behar izan ditu ateak, eta bilgune inportantea galdu dute literaturaren eta tertuliaren maitaleek. “Tristea da, jende guztiak bukatzen duelako gauza berdinak irakurtzen; horretara bideratzen gaituzte”.

Urriak 3, 19:00etan Iñaki Bilbaoren aldeko kontzentrazioa Irungo San Juan plazan

Data: 
Larunbata, Urria 3, 2020 - 19:00 -tik Igandea, Urria 4, 2020 - 18:55 -ra
Non: 
Irungo San Juan plaza

Iñaki Bilbao Goikoetxea “Txikito”, euskal preso politikoak, irailaren 9an mugagabeko gose greba bati hasiera eman zion, beraz larunbatean 24 egun beteko ditu. Gose grebaz gain, bere ziegatik ez zela ezertarako aterako iragarri zuen. Honek esan nahi du ez duela patioko ordurik izango eta ez duela inongo komunikaziorik mantenduko, ez bisitarik ezta telefonozko komunikaziorik ere ez.

Bere ekintza politikoaren aldarrikapena edota xedea Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskalduna izatea da.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin