Irungo Udalak uko egin dio Artiako Lagunak taldearekin beren eskaerari (www.change.org/los47tilosdeirun) buruz hitzegiteko eskaintzari. Oraindik ez ditu erantzun Artiako 47 ezkien mozketari buruzko gure galderak, balorazioak eta proposamenak, eta dena onartuta eta planifikatuta dago, astelehenean, martxoaren 23an, ezkiak mozten hasteko.
Artiako Laguna taldeak Jon Ugarte, Bide Publiko, Diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitzako Ordezkaria eta teknikariekin bilera egiteko hitzordua zuen gaur, martxoaren 17an arratsaldeko 13:00etan. Bilkura ezin dela egin komunikatu dute udaletxeko instalakuntza guztiak itxiak bait daude.
Bilera bideokonferentziaz komenigarria zaien egun eta ordu batean egiteko gonbidapenari uko egin dio zinegotziak eta galderak eta proposamenak emailez helaraztea eskatu du.
Bilkuran paperez jasotako sinadura bilketaren 337 sinadurak eta online sinadura bilketaren 1200 sinadurak entregatzea zen helburua. (Ikusi: www.change.org/los47tilosdeirun).
Soraluzen gertatu den ustezko hilketaren aurrean, non bere semeak, 74 urteko emakumea hildu duen, ONEKAK salatu nahi du:
Berriro ere emakumeok garela heriotzaraino iristen den indarkeria matxistaren helburu, eta hori, Sistema Patrialkalaren ondorioa dela, zeinek emakumeok gizonen azpitik ezartzen gaitu.