Hondarribiko oposizioko hiru udal taldeok (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) abstenitu egin ginen atzoko osoko bilkura barruko Berdintasun Planareren bozketan. Urtetan eskatu dugu Berdintasun Plan bat Hondarribirako, eta horregatik ezin genuen kontra bozkatu, oso garrantzitsua delako berdintasun politikak ezartzeko balioko duen dokumentu bat edukitzea. Baina, era berean, ezin genuen alde egin, ziur gaudelako berdintasun teknikaririk gabe eta departamentu propiorik gabe, Hondarribiko gizon eta emakumeen arteko I. Berdintasun Plana ez dela eraginkorra izango.
M8 Bidasoko Asanblada Feminista.- Bidasoko Asanblada Feministak gure gaitzespenik sendoera adierazi nahi du Muskizen adingabe bati egindako sexu-erasoaren aurrean. Gure babesa helarazi nahi diogu adingabeari, eta mezu handi eta indartsu bat bidali erasotzaileari: Gutako bat ukituz gero, denok ukitzen gaituzte!
IRPH klausula baliogabetzearen ondorioz erreklamatu beharreko diru kopurua kalkulatu ahal izateko kalkulagailua jarri du IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak bere webgunean.
Etxerat.- Francisco José Ramada Estévez "Bera" preso politiko irundarra lehenengo graduan mantentzea erabaki du Auzitegi Nazionalak, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura pasatzeko eskatu zuen arren. Bera Murcia I espetxean dago, bere etxetik 790 kilometrotara.