Portada

Garraiolari bat lanean hil da Irunen

Prekarietatea Hiltzailea

11 garraiolari hil dira 2024ean, 2023ko heriotza kopurua gaindituz

LAB Sindikatua.- Herenegun, 56 urteko J.R.M.M. garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea zen. 2024. urtean 11 garraiolari hil dira lanean dagoeneko, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota. Atzokoarekin, gutxienez 54 laneko heriotza izan ditugu urte hasieratik Euskal Herrian.

Ordenantza fiskalen eguneratzea onartua

Abotsanitzeko lokala

Urriko udalbatzan, hamabi urteren ondoren, Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskalak eguneratzea onartu zen, udal gobernuaren aldeko eta oposizioaren aurkako bozekin. Prozesua eta kronologia egiteko, urte erdi atzera joan beharra daukagu, apirila erdialdera arte, legia, Hilaren 18an burutu zen batzordean, azaldu zen Ordenantza Fiskalak eguneratzeko aukera irekitzen zela, alderdi guztiei ekarpenak egiteko, ekainak 30a arte (bi hilabete t'erdi).

"Pequeña Velocidad" pabiloiko argazki-erakusketa. Irungo kontzentrazio-esparrua

Data: 
Larunbata, Azaroa 9, 2024 - 00:00 -tik Igandea, Azaroa 17, 2024 - 23:55 -ra
Non: 
Irungo Luis Marianoren lorategia
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Argazki-erakusketa

Azaroaren 9tik 17ra, larunbatetik aurrera, "Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak panelak jarriko ditu Irungo Luis Marianoren lorategietan, "Pequeña Velocidad" pabiloiaren argazkiekin.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin