
Bagera.- Hendaiako Sagarno Eguna maiatzaren 31ean iragaiten da aurten, larunbatez.
Zuen laguntzari esker, Bagera Nous sommesen azkenengo 2 urteko parte hartzea arrakastatsua izan da: jende anitzekin mintzatu ahal izan genuen, oso modu atseginean, eta pintxoen salmentari esker elkartearen finantzak sendotu ahal izan ziren.
Parean Berdintasun elkartea.- Datorren asteartean, maiatzaren 13 an, Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean antolatu dugu Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean hitzaldi programaren hirugarren saioa dugu egingo dugu. Gorputz perfektuaren premiaz eta horrek eragiten duen negozioa izango ditugu hizpide saio honetan.
Alarde Publikoa.- Datorren asteburuan txilibitua eta danbor jotzen ikasteko tailerrak hasiko dira Lekaenea eta Eguzkitzako ikastetxeetan.