Portada

Joan den larunbatean, Donostiako Udalak debekatu egin zuen Etxegabeziaren Munduko Eguna zela-eta Arratsek, Hiritarren Harrera Sareak eta SOS Arrazakeriak deitutako kanpaldia

Concnetración en Donostia con motivo el Día Mundial del SinhogarismoErtzaintzaren baimena jaso ondoren, Donostiako Udaltzaingoak jakinarazi zien erakunde horiei kanpaldia debekatuta zegoela, zegokion udal ordenantzak debekatzen zuelako, eta gaztigatu zien diru-isuna jarriko zitzaiela kanpaldian parte hartzen zuten lagunetako bakoitzari, eta kanpaldia desegin beharko zutela.

LAB sindikatua Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailetik altxa da, langileei egindako iruzurra salatzeko

: lab.eusLAB.- Gaur, Bilboko Eusko Jaurlaritzako Delegaritzan Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailea bildu da. 2018an Haurreskolak Partzuergoaren langileentzat LAB sindikatuak sinatutako akordioan garatzeke zeuden kudeaketa arloko negoziazioan aurrera egiteko asmoz etorri gara. Izatez, 2018ko akordioa sinatu genuenetik, bere garapena lortzeko helburua izan dugu eta horren alde etengabe lan egin dugu.

AB6 Zuen erregimena, zuen konstituzioa kanpora!

Sortu-ren KartelaSortu.- Duela 41 urte esan genuen espainiar Konstituzioak ez zuela ez benetako demokraziarik ez benetako justiziarik ez benetako bakerik ekarriko Euskal Herrira. Esan genuen benetako demokrazia, benetako justizia eta benetako bakea ahalbidetzeko frankismoarekiko eta bere oinordekotzarekiko haustura demokratikoa ezinbestekoa zela. Esan genuen Trantsizio Demokratikoa deituriko hori “transakzio” bat baino ez zela, guztia “lotuta, eta ondo lotuta” uztea helburu zuena. Francok hautatu zuen Juan Carlos Borboikoa bere oinordeko, 36ko altxamendu faxista eta frankismoaren krimen guztiak zigorgabe gelditu ziren, eta estatu aparatuek ez zuten demokratizazio biderik egin: ez armadak, ez poliziak, ez botere judizialak, ez elite ekonomikoek, ez eta komunikabide handiek ere.

Astelehenean, abebduak 9ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Abendua 9, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Abendua 10, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Momento de la concentración de todos los lunes frente al ayuntamiento de IrunJakinarazi nahi dizuegu datorren abenduaren 9an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.

Era berean, egun horretan bertan (abenduaren 9a) azken aukera izango da Gasteizera autobusez joan nahi dutenentzat izena emateko. Horrela, mahaiak ere jarriko ditugu apuntatu ahal izateko.

Zaldunbordan udal lizentziarik gabe eraikitzen hasi da Higertoki

Zaldunborda eraikin ilegalaAbotsanitz.- Berriro egin du Higertokik eta udal gobernuak berriro beste aldera begiratu du. Udaran inongo udal lizentziarik gabe zuhaitz eta landaredi mozketa eta betelana egin zuen bezala, oraingoan baimenik gabe argazkian ikusten den eraikina altxatzen hasi da Zaldunborda Gaineko megaoutletaren bultzatzaileak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin