Irunen, larunbatean, amnistiaren aldeko kontzentrazioa

- Gehiago irakurriIrunen, larunbatean, amnistiaren aldeko kontzentrazioa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Aurtengo Alardean parte hartzerik ez duela eta, Itoiz Martin Elizazuk Jeneralarena egingo duen beste pertsona bat hauta dezala eskatu dio Juntari.
Ekainaren 13an egindako Juntako bileran, Alardeko Jeneral berri gisa Maite Vergara Iraeta hautatua izan da. Bestalde, Maite Vergara jeneral berriak bere laguntzaileak Alardean zeintzuk izango diren jakitera eman du.
Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi duen taldea udaratik aurrera birfundazio prozesuan sartuko da, bazkide eta abalista gehiago lortu nahian. Labore Txingudi duela bi urte sortutako Txingudi bailarako kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko irabazi asmo gabeko elkartea da. Bertako protagonistak, hala nola, ekoizleak, elaboratzaileak eta kontsumitzaileak, elkartuko dituen elikadura kontsumo elkartea da Labore Txingudi. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango da.
Alkate jauna, zinegotzi andere-jaunak, herrikide, auzokide, lagunak eta adiskideak, egun on.
EH Bilduren izenean mintzo natzaizue. Ohorea da guretzat Hondarribia hiriko zinegotzia izatea, ohorea eta erantzukizuna, aldi berean. Badakigu EH Bildu dela legealdi berriko indar apalena baina horrek ez digu ilusio eta indar izpirik kentzen. Askatasuna maite dugulako eta haren alde lana gogor egiteko prest gaudelako.