Portada

Kontzertua Kabigorrin: La Chispa (Colectivo cultural)

Data: 
Osteguna, Apirila 24, 2025 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

La chispa concierto

Kontzertu Errebeldea, La Chispa, etengabe eraikitzen ari den kolektiboa, KonTzientzia ondo definitua duena, artea borrokarako beste tresna bat bezala hartzen dugun guztiona, artea ez baita errealitatea islatzeko ispilu bat, baizik eta forma emateko mailu bat.

Erakusketa Kabigorrin: Plastizkozko ametzak

Data: 
Osteguna, Apirila 24, 2025 - 19:30 -tik Larunbata, Ekaina 14, 2025 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

Plastikozko ametzak

Apriliaren 24tik ekainaren 14ra 'Plastikozko ametsak' argazki erakusketa erakutsio da Kabigorrin. Jarduera hau klima-aldaketak planetako hainbat lekutan emakumeen roletan izaten ari den eraginaren ikuspegi kritikoa da. Parekide Elkarteak antolatuta, Bantar Gebang-en kasua du ardatz, hauxe da: Jakartan kokatuta dagoen munduko zabortegi handienetako bat, non milaka emakumek bizi eta lan egiten duten zabor mendien artean. Bisitatzera eta zure gogoetak gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu!

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Bidasoa Ospitalea

ESK Sindikatua.-Eusko Jaurlaritzak Osakidetza ixteko eta likidatzeko operazioarekin jarraitzen du. Oraingoan, Bidasoako ESIaren txanda da, umeentzako leku ez egokia izendatu berri baitute. Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu beharko direla.

Osasun Bidasoak Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdien itxiera salatzen du

Bidasoa Ospital

Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.- Osakidetzak iragarri du, modu faltsuan, Bidasoako pediatriako arretaren irisgarritasunean eta kalitatean hobekuntza izango dela, baina benetan gertatuko dena da Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak itxi egingo direla, Gaur egun, pediatrek 8: OOetatik 15:00etara artatzen dituzte Bidasoako haurrak beren osasun-zentroetan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin