EHPM.- Datorren urriaren 26an, MPEHk manifestazioa egingo du Madrilen, Estatuko berri guztietako pentsiodunen erakundeekin batera. Aurten ere, pentsio publiko duinak eskatuko ditugu, eta pentsioen sistema publikoa bermatzea, murriztu eta pribatizatu nahi duen finantza-sistemaren erasoen aurrean.
Larreaundiko Auzo Elkarteak Irun Palestinarekin herri ekimenarekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu dute auzo elkartean bertan hilaren 25erako eta Susana Mangana arabiar eta islamiar azterlanen irakaslea, hizlaria eta nazioarteko analistarena izango da hitza. Hitzordua 19:00etan finkatu dute eta aurreratu dute hitzaldia gaztelaniaz izango dela. Horrez gain, Palestinari atxikimendua adierazteko zapiak jarriko dituzte salgai 5 euroan.
Parean elkartea.-Datorren igandean, urriak 20, Parean elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, bigarren aldiz antolatuko du KIROLA PAR (T) EKATUZ IGANDE SASOI, emakumeen kirola sustatzeko. Bertan, herriko klub ugarik parte hartuko dute, euren eskaintza erakutsiz eta hurbiltzen diren pertsona guztiei, haur zein helduei, euren kirola probatzeko aukera emanez.