Portada

Lezoko sutea dela eta, Eguzkik salatu du Pasaiako Portuan segurtasun-, ingurumen- eta osasun-neurriak eskasak direla

Atzo Lezon gertatu zen suteak berriz ere utzi du agerian Pasaiako Portuko Agintaritzak segurtasuna bermatzeko eta era guztietako kutsadura eragozteko edo gutxitzeko hartu dituen neurriak eskasak direla.

Algeposa Grupok edo Sobrinos de Manuel Camara S.A.k aire zabalean, estalperik gabe, duten txatar piloetako batean gertatu zen sutea.

Presoen aldeko elkartasuna Hendaiako hondartzara helduko da igande hontan

Data: 
Igandea, Abuztua 5, 2018 - 12:00 -tik Astelehena, Abuztua 6, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Hendaiako hondartzan (kasino ondoan)

ETXERAT.  Aurten ere, urtero bezala, baina inoiz baino arrazoi gehiagorekin, Etxerat Elkarteak Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzeak burutuko ditu eta horren berri emateko batu gara gaur hemen Donostian.

AHTaren aurkako Bizi Martxaren laugarren eta azken kronika: Irurtzun-Altsasu (29, igandea)

Albokaren soinuz esnatuta eta gosaldu ondoren berriro ere pedalei ekin diegu. AHTarendako plazaratu duten azken proiektuak zeharo kaltetzen dituen Ekai, Zuatzu eta Satrustegiren barna igaro gara. Sakanako herrietatik pasatzen ari ginen bitartean, bertako biztanleak bizi martxara batuz joan dira, heldu zein haur. Azpimarratzekoa Ihabarren batu zaigun ume kuadrila. Lakuntzan hamaiketakoa hartuta Etxarri Aranazera heldu gara.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin