III. Mendi Martxa. Jaizkibel Militarrik gabe!
- Gehiago irakurriIII. Mendi Martxa. Jaizkibel Militarrik gabe! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Lakaxita Koop ESE sustatzeko lakaxitako espaziotik, urte batzuk daramatzagu Ekonomia eredu berria baten alde lanean, praktika, teorian eta saretzean. Kapital metaketaren xede auto-finalistatik harago, bizitza eko-soziala erdigunean jarriko duen eredu bat eraikitzen. BIde honetan, guretzat garrantzia berezia duen jardunaldiak egingo ditugu larunbat honetan, M-12, 10:30tan Palmera Montero gunean
ELA sindikatuak pozez jaso du Irungo VALVULAS ZUBI S.L enpresan sinatu berri den Hitzarmena.
Langileen ordezkari (ELA) eta enpresako zuzendaritza artean lorturiko akordioak 40 langileri eragiten die eta 2018-2020 bitarte egongo da indarrean.
Otsailaren 17an Hartu Hitza elkarteak prestatutako prozesua publiko egin eta dena martxan jarri zuenetik abiadura bizian gertatzen ari da dena. Horren seinale sinadura bilketa izan da, behar ziren 3000 sinadurak lortu eta momentu honetan, 800 sinadura gehiago lortu dituzte. Hartu Hitzatik prozesu honetan parte hartu eta babesa eskeini duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiete egindako esfortzuarengatik.
Bi urte pasa dira jada azken Batzarra egin genuenetik, eta uste dugu garaia dela beste Batzar bat egiteko.
Azken Batzarrean, Juntako kideak berritzeaz gain, egoitzan lan batzuk egitea erabaki genuen, lan hauek egin ditugu eta egindakoa azaldu eta esplikatuko dugu.
Horrez gain, Junta berritzeko proposamen bat dugu.
Beraz, datorren maiatzaren 17an, arratsaldeko 19.30etan Muarako Batzarra deitzen dugu.
Eskualdeko hiritarrei eskertu nahi diegu Donostiako iragan larunbateko manifestaziora masiboki bertaratzeagatik, baita jarraikortasunez Irungo eta Hondarribiako asteleheneroko kontzentraziotan egoteagatik ere.
Zuen laguntza funtsezkoa da pentsio publiko duin batzuk lortu ahal izateko.
Eskerrik asko guztiagatik.
TXINGUDIKO Pensiodunen Mugimendua