Non:
Lakaxita, Calle Anaka, Irun
Data:
Osteguna, Martxoa 13, 2025 - 18:30
Antolatzen du :
Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa
Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa.-Eskuin-muturra ulertu eta borrokatzeko antolatu genuen hitzaldi-zikloari amaiera emango diogu datorren martxoaren 13an, osteguna, Lakaxita gaztetxean burutuko dugun hitzaldiarekin.
Bertan, Mikel Mazkiaran, Gipuzkoako SOS Arrazakeria erakundearen abokatua arrazakeriaren mehatxuen inguruan mintzatuko zaigu, eskuin-muturraren elementu bezala, baina baita gure auzoetan errotzen ari den eta borrokatu beharreko elementu gisa. Ostegunean 18:30ean izango da, esan bezala, Lakaxita gaztetxean.