Berriak

Tomas Elgorriagaren epaiketaren inguruan Hondarribiko EH Bilduren prentsa oharra

Bihar, urtarrilak 15 Tomas Elgorriagari Parisen egingo dioten epaiketaren inguruan, Hondarribiko EH Bilduk honako prentsa ohar hau argitaratu dugu:

Ohar honen bitartez, Hondarribiko EH Bilduk Tomas Elgorriaga herritarrak bihar Parisen izango duen epaiketa irmoki arbuiatu nahi du.

Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako bizilagunen mugimenduak biltzeko eskaera zuzendu die Eneko Goia eta Ana Oregiri

Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzearen aldeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak Eneko Goia alkateari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburu Ana Oregiri biltzeko eskaera zuzendu diela jakinarazi du, gaur Donostiako Udaletxean hamarnaka lagunek sostengaturik eman duen prentsaurrekoan.

Fermo Alacant-eko Villena espetxera eraman dute berriro

Fermin Vila Irungo preso politikoa Alacant-eko Villena espetxera berriro urrundu dute, Irundik 700 Km-tara.

Abenduan bere aurka 2 epaiketa izan duenez, azaro amaieratik Alcala Meco espetxean zegoen preso irundarra. Fermoren aita gaixotu denez eta apirilean epaiketa berri bat izango duenez, Madrilgo espetxean geratzea eskatu zuen presoak baina ukatu diote eskaera eta urtarrileko lehen egunetan Villenako espetxera eraman dute.

El Espazioko jarduerak urtarrilan

1.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
    Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa.
    Data: Urtarrilaren 12an, Ordutegia 9:30etan El Espazion.

2.- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
    Datak: Urtarrilaren 14ean, 09:30etan El Espazion.

Orriak