Lakaxita

Zehaztu gabe

Sexu aniztasuna (Lakaxitako Asteazken Kulturalak)

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 13, 2016 - 18:30
Non: 
Lakaxita

"Identidade sexuala ez da haragiaren egi prediskurtsiboaren espresioa, gorputzean gertatzen diren genero praktiken berrinskripzioaren ondorio baizik."
Beatriz Preciado Manifestu Kontrasexuala 21. orria Ed. Anagrama

Ze esaldi korapilatsua, ezta?
Zer esan nahi digu?
Adibidez, zer da identidade sexuala?
Espresio instintiboa da? edo kulturala?, honetaz hitz egiten dugu aniztasun sexuala aldarrikatzen dugunean: gay, lesbiana, trans, ...?

2015-12-03 Ezker Gantxoa

Kaixo entzuleok!! Gaurkoan saio berezia ekarri dizuegu, asteazkenenero bezala Lakaxitan asteazken kulturalak izaten dira eta gaurko honetan bertan izan zen mahaingurua ekarri dizuegu. "Herri komunikabideen mahaingurua" egon zen eta bertan partaide Topatuko Dornaku, Angula Berriako Mariano, Zintzilik irratiko Onorio eta Ezker Gantxoko kideak egon ginen.

[Asteazken kulturala] Herri komunikabideen mahai ingurua

Data: 
Asteazkena, Abendua 2, 2015 - 18:30
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita, Antxeta irratia, Angula berria

komunikabideakHerri komunikabide aske, sozial eta komunitarioen mahai ingurua Lakaxitan. Antxeta irratiko Ezker Gantxoa saioaren barnean tertulia egingo dugu AngulaBerria, Zintzilik irratia, Antxeta Irratia, Ezker Gantxoa eta Topatuko lagunekin, eta klaro, agertzen zeraten guztiekin.

Huerto Sonoro blogaren lehen urteurren festa

Data: 
Larunbata, Azaroa 28, 2015 - 19:30
Non: 
Irungo Lakaxita Gaztetxea

Datorren larunbatean, azaroak 28, Irungo Lakaxita Gaztetxean Huerto Sonoro blogaren lehen urteurren festa ospatuko dugu. Lanean burubelarri ibili garen azken urte honetan gure irakurleek euren maitasun eta gorrotoa adierazteko utzi dizkiguten komentarioen erantzun bezala festa hau antolatzea erabaki dugu.
 

Orriak

RSS - Lakaxita-rako harpidetza egin