Pintxo pote esta antzerkia Lakaxitan
- Gehiago irakurriPintxo pote esta antzerkia Lakaxitan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Hirugarren aldia da Magda gurera datorrela lodifobiari buruzko laketa egitea. Oraingoan, "STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburua aurkeztera dator Lakaxitara.
Liburu hau, diskriminazio gordofobikoari buruzko eta internet sarean gauzatzen ari den aktibismo lodiari buruzko sarrera labur bat da. Liburuan Magda Piñeyro idazleak, Stop Lodifobia plataformaren sortzaileetako bat, lodifobia definitzen du, jokaerak, balizko oinarri eta zapalkuntza mekanismoak definitzen ditu. Lodifobia gorputz zapalkuntza bat denez, emakumeoi batez ere eragiten diguna, publikazio honetan borroka antilodifobikoaren eta borroka feministaren artean sortu daitezken debate, zalantza eta aliantzak ere planteatzen dira.
Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira.
Zer da TTIPa? Ze ondorio izan ditzake Euskal Herrian?
Iepe!! Gaurkoan Lakaxita-ren kaleratze arriskuaz mintzatu gara bertako partaide den Iune Trecet-ekin. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo-ren egoeraren berri izan dugu jarraian. Esan Ozenki atalean Ernai-ko Aratz izan dugu beraien berri emanez.
Mindtrap, Indidxabak eta Innputt taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Trintxerpe, Pasaia eta Irungo musika taldeak dira. Eskenatokietatik gertu elkartzen dira normalean eta bazen garaia kontzertu bat elkarrekin emateko. Estilo aski desberdinak eskainiko dizkigute larunbateko emanaldian, doinu metaleroak, heavyak, baina baita rock alternatiboa edota kanta poperoagoak. Innputtek soinu elektronikoekin eta atmosferarekin jolasten du, Mindtrapek Rockaren limiteak kuestionatzen ditu, nahasketa bitxiak eginez eta Indidxabakek adierazpenaren indarra jarri nahi du agerian bere kantuen bitartez. Sarrera 3€.