Urria feminista Lakaxitan: "Maitasun deserosoak. Gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz"
Lakaxitatik, urria feminista bizitzeko proposamenarekin gatoz berriz!
Kasu honetan, "Maitasun deserosoak. Gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz" tailerraz gozatzeko aukera edukiko dugu Jaime Altuna antropologoarekin. Bertan, parekidetasunaren ikuspegitik, maitasuna eraikitzeko eta bizitzeko moduez solastuko dugu, eta bereziki hau gizonen ikuspegitik nola ematen den.


Kaixo!! Gaurkoan urriak 12 hispanitatearen eguna izanda Ezker Gantxoa lanera!! Jai egun arrotzei intsumisioa!! Kurtsoko lehen irratsaioa indartsu datorkigu, aurreneko elkarrizketan Amaia izan dugu, bera Ikasle Abertzaleak Urriak 12an antolaturiko herri eskolen inguruan mintzatu zaigu, baita IAk etorkizunean izango dituen erronketaz. 

