Lakaxita

Zehaztu gabe

Debate politikoa Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Maiatza 9, 2015 - 19:00 -tik Igandea, Maiatza 10, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Lakaxitan
Antolatzen du : 
Antxeta Irratia, Angulaberria eta Lakaxita

debate24MDatorren larunbatean, maiatzak 9, debate politikoa Lakaxitan, 19:00etatik aurrera. Aldaketaren alde dauden hiru alderdietako (Sí se puede Irun, EH Bildu eta Irabazi Irun) alkategaiak izango ditugu gurean. Ikus-entzuleek galderak egiteko tartea irekiko dugu debatea eta gero.

Jaion Zirikusek aurkezten du: Udal Zirkoa salduta!!!!

kartela_Jaion2015

Lakasitaren okupazioaren 10 urtebetetzean Jaion Zirikus Bidasoaldera iritsi da:

Erle Lakaxitianak, jostalariak, jatorrak, euskaltzaleak eta zirikatzaileak desfilearen aurrean dihoaz. Lakaxitaren antzerako eremuetan, non natura eta sormena batzen diren, loreen nektarra xurgatzen dute erleek, egitasmo herrikoiak eta sortzaileak eraikitzeko loreztia erregai bilakatuz. Erleek elikadura burujabetza eta kulturaren autojestioa bermatzen dituzten ekimen aurrerakoiak barreiatzen dituzte Bidasoalde osoan zehar Herri Ziztaden bitartez. Azken hauek herritarrontzako eztitxuak diren neurrian mingotsak dira udalarentzat.

Gizon topaketa

Data: 
Larunbata, Martxoa 28, 2015 - 11:00 -tik 13:30 -ra
Non: 
Lakaxita Gaztetxea
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea

Matxismoa jendarteak birproduzitu eta aldi berean pairatzen duen fenomenoa da eta ondorio latzak ditu emakume zein gizonengan.

Lakaxitan urteak daramatzagu feminismoak bultzatzen eta ezinbestekoa ikusi dugu hainbat momentutan gizonei begirako lanketa egitea maskulinitate berriak lantzen joateko.

Orriak

RSS - Lakaxita-rako harpidetza egin