BIDASOA ATTAK!! 2013
- Gehiago irakurriBIDASOA ATTAK!! 2013 -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Lakaxita.- Iragan ostiralean, Lakaxitako asteroko asanbladan, Angula Berrian Eraso sexistak Moskun eta Gaztetxean izenburupean argitaratutako artikuluaren gainean hausnartu genuen.
Bertan adierazirikoak, gaztetxeko kideonganako eta berau osatzen duten kolektiboenganako salaketa gogorrak izan dira. Gure aburuz, nolanahi ere, neurrigabeak eta oinarri eskasekoak izan dira, gaztetxean bizi den errealitatea distortsionatzerainokoak hain zuzen.

Urte dexente dira Lakaxitan hacker talde bat elkartzen garela, Labkaxita Hacklaba. Hau da, ikasi, proiektatu, programatu eta batez ere sortu eta elkarbanatzeko Hacker Laborategia. Uztailaren 19, 20 eta 21ean, talde honek topaketa bat antolatu duguu sortzeko eta elkarbanatzeko gogo berdinak dituzten pertsona eta kolektiboekin, baina oraingo honetan Euskal Herri guztikoak.
Larunbatarekin, hilabeteko lehen larunbatero bezala, Aldatsa Baratzak jantoki bejeta antolatu du Lakaxita Gaztetxean 14.00tatik aurrera. Txartelak salgai egongo dira bihar bertan Lakaxitan 8 euroren truke.
Elkartasun kontzertua izango da larunbatean Irungo Lakaxita gaztetxean. Aitor Pérez eta Nevyanak, Aia haurraren jaiotzean izan dituzten zailtasunei aurre egiteko dirua biltzea izango du helburu. AIAROCK festibalean Apurturekin harremana izan duten hainbat taldek joko dute: Kasernarat hirukote akustikoa Irun eta Oreretatik, Arny et les Chachiz Baionatik, Fraktura Hendaiatik, Malos Tiempos Donostiatik eta Odio eta Basura historikoak Oreretatik. 14:30etan bazkaria egingo da gaztetxean bertan eta kontzertuak 17:00etan hasiko dira. Bazkariaren eta kontzertuen prezioa bost eurokoa izango da eta soilik kontzertuak ikusi nahi dituenak borondatea ordaindu ahal izango du.
Lakaxitako komunitatea sortzeko aurkezpena. Orain dela urte bete baino gehiago Bidasoaldeko zenbait pertsona zerbitzuak trukatzeko plataforma sortu zuten.
Ondorengo loturan TRUKEADOSi buruzko informazio guztia aurkituko duzue: http://trukeados.net/

larunbatarekin, hilabeteko lehen larunbatero bezala, Aldatsa Baratzak jantoki bejeta antolatu du Lakaxita Gaztetxean 14.00tatik aurrera. Txartelak salgai egongo dira bihar bertan Lakaxitan 8 euroren truke.