Lakaxita

Zehaztu gabe

TRUKEADOSen aurkezpena Lakaxitan

Data: 
Osteguna, Ekaina 6, 2013 - 20:00 -tik Ostirala, Ekaina 7, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita Gaztetxean, Anaka 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita eta TrukeAdos

cartel

Lakaxitako komunitatea sortzeko aurkezpena. Orain dela urte bete baino gehiago Bidasoaldeko zenbait pertsona zerbitzuak trukatzeko plataforma sortu zuten. 

Ondorengo loturan TRUKEADOSi buruzko informazio guztia aurkituko duzue: http://trukeados.net/

Jantoki bejeta

Data: 
Larunbata, Ekaina 1, 2013 - 14:00 -tik Igandea, Ekaina 2, 2013 - 13:55 -ra
Non: 
Lakaxita Gaztetxean, Anaka 20, Irun
Antolatzen du : 
Aldatsa Baratza

cartel

 larunbatarekin, hilabeteko lehen larunbatero bezala, Aldatsa Baratzak jantoki bejeta antolatu du Lakaxita Gaztetxean 14.00tatik aurrera. Txartelak salgai egongo dira bihar bertan Lakaxitan 8 euroren truke.

Lakaxita Gaztetxeko 4. Takofilm laburren gaua!

Data: 
Ostirala, Maiatza 17, 2013 - 20:30
Non: 
Lakaxita Gaztetxean, Anaka 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea

foto

IV. film laburren gaua ospatuko da Lakaxita gaztetxean. Laugarren urtez, film-laburretan aditua den pertsona baten gidaritzapean laburmetraiak proiektatuko dira. Horretaz gain afaltzeko tako mexikarrak egongo dira.

ja10n balorazioa

foto

lakaxita.org.- 10. aldiz ospatu dugu aurten Jaion eta izugarrizko arrakasta izan da hainbat aspektutan: inoiz baino jende gehiago, giro bikaina ibilbide osoan zehar, aldarrikapenak eta jaia uztartuak...

Baina badaude ere balorazioa egiterakoan hainbat alde ilun zuekin konpartitu nahiko genituzkeenak.

Jaion gaztetxeko asanbladatik antolatzen den ekimena da eta hainbat eragile zein norbanakok honen antolakuntzan parte hartzen dute. Beraiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Tamalez, urtez urte, zailtasunak ditugu barra, garbiketa eta hainbat kontuenzako turnoak betetzeko. Kontutan hartu behar da 300 pertsonatik gora pasatzen direla gaztetxetik eta lan handia suposatzen duela guzti horren antolakuntzak.

Bestetik, jai eredu alternatibo bat sortzeko asmoarekin antolatzen da Jaion eta tamalez, hainbat alorretan ez dugu hori lortzen: kontsumo arduragabeak, zabor kopuru  industrialak eta horiekiko ardura falta, gaztetxeari eragindako kalteak, jendearen arteko liskarrak...

Jaion 2013: increible!

 

foto

lakaxita.org.- Apirilak 20, Irungo kaleetan zehar Jaion ospatu genuen.

Egun polita esnatu zen, eguzkia zeruan eta hodeien arrastorik ez. Goizean goiz, Lakaxita Gaztetxean azkeneko prestaketak egiten egon ginen, eta 4tan Moskurantz abiatu ginen kamioia prestatzera.

Geroz eta jende gehiago elkartuz joan ginen plazan, eta kamioia atera zenerako inoiz baino pertsona gehiago geundela konturatu ginen. Geroz eta pertsona gehiago ginen Irungo kaleak okupatzen.

"Sí se puede", Apirilako Zineforuma

Data: 
Igandea, Apirila 28, 2013 - 18:30
Non: 
Lakaxita Gaztetxea, Anaka 20, Irun
Antolatzen du : 
M15M y Lakaxita Gaztetxea

cartel

Hilabete honetako zineforuma, Irungo Lakaxita gaztetxean ospatuko dugu. Igande honetan, apirilak 28, arratsaldeko 18.30etan.
Oraingoan, La Sexta Columna saioan botatako "SI SE PUEDE" dokumentala emango dugu eta gero horren gainean eztabaida izango da.

Anima zaitezte parte hartzera !!

Orriak

RSS - Lakaxita-rako harpidetza egin