Erakusketa

Euskara

Erakusketa Kabigorrin: Plastizkozko ametzak

Data: 
Osteguna, Apirila 24, 2025 - 19:30 -tik Larunbata, Ekaina 14, 2025 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

Plastikozko ametzak

Apriliaren 24tik ekainaren 14ra 'Plastikozko ametsak' argazki erakusketa erakutsio da Kabigorrin. Jarduera hau klima-aldaketak planetako hainbat lekutan emakumeen roletan izaten ari den eraginaren ikuspegi kritikoa da. Parekide Elkarteak antolatuta, Bantar Gebang-en kasua du ardatz, hauxe da: Jakartan kokatuta dagoen munduko zabortegi handienetako bat, non milaka emakumek bizi eta lan egiten duten zabor mendien artean. Bisitatzera eta zure gogoetak gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu!

Erakusketa Kabigorrin: Sastraka

Data: 
Osteguna, Martxoa 6, 2025 - 19:30 -tik Larunbata, Apirila 12, 2025 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun

Sastraka erakusketa

«Sastraka izenburua jasotzen duen erakusketa honetan hamahirur lan ikusteko zein ukitzeko aukera izango da; teknika eta esparru ezberdinetako lanak, hain zuzen ere. Hala nola, hiruzpalau margo, oinetako birmoldatuak artisau lantzat bereziki hartzen dena, ilustrazio serie bat eta hainbat argazki, besteak beste. Halaber, oraindik amaitutzat jo ez daitekeen tapizea ere badago. Esan bezala, alor ugarietako artefaktuak erakusgai izango dira Sastraka izeneko erakusketan itzalarenortasunaren eskutik martxoaren 6tik apirilaren 12ra arte.»

“Hain gertu eta hain urrun” erakusketa inauguratu zuten atzo

Data: 
Asteartea, Urtarrila 7, 2025 - 00:00 -tik Ostirala, Urtarrila 31, 2025 - 23:55 -ra
Non: 
Emeki, Hondarribia
Antolatzen du : 
Emeki Elkartea eta Parean Elkartea

Cartel Exposicion 'Hain gertu eta hain urrun' erakusketa

Migrantas erakusketa Emekiren elkartean hasiko du urtea! Animatu ikustera eta emakume migratuen ahotsak eta ez migratuenak txirikordatzera!

Erakusketa Kabigorrin: Gu Geu - Así Somos

Data: 
Ostirala, Azaroa 1, 2024 - 19:00 -tik Larunbata, Azaroa 30, 2024 - 23:00 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña kalea, Irun--Mosku

Exposición en Kabigorri

Horrela deitu dio Caser Residencial Anakak zentroko erabiltzaileekin egindako proiektu txiki honi. Izan ere, erabiltzaileek ilusioz hartu dute eguneroko une desberdinetan argazkiak ateratzeko aukera. Azken helburua zentroetan bizi diren pertsonen egunerokotasuna ikusaraztea izan da.

Erakusketa Kabigorrin: "Lekua Irabazten"

Data: 
Ostirala, Urria 11, 2024 - 19:30 -tik Larunbata, Urria 26, 2024 - 22:30 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

Erakusketa Lekua Irabazten

San Cristobal de las Casasen bihotzean (Chiapas, Mexiko) dago Chiapas Enea, emakumeen eskubideen defentsan aritzen den emakume erakundea. Chiapas Eneak komunitatearen aitortza irabazi du, emakumeen ahalduntzearekin duen konpromisoagatik.

Orriak

RSS - Erakusketa-rako harpidetza egin