greba orokorra

Euskara

Greba orokorraren balorazio positiboa egin du pentsiodunen mugimenduak

17M Greba Orokorra

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- EHPMek oso positibotzat jotzen dugu martxoaren 17an langileak, gazteak eta pentsiodunak mobilizatzea, EAEn eta Nafarroan Greba Orokorraren deialdia dela eta, 1.500 euro gordineko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) propioa eskatzeko 14 ordainsaritan.

1.500 euroko soldata propioaren aldeko greba orokorra nabaritu zen eskualdean

17M Greba Orokorra

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitua zuten Hego Euskal Herrian. Egun osoan zehar informazio-piketeak ikusi ahal izan dira, bai industrialdeetan, bai hirigunean. Tentsio uneak eta identifikazioak bizi izan dira. Eguerdian Donostian zen deialdia, manifestazio handi batekin, eta arratsaldean manifestazio batek Irungo kaleak zeharkatu ditu.

Bihar, greba orokorra. Hemen eta orain Gutxieneko soldata eta pentsioa duina, nahikoa eta denontzat

Pentsionisten elkarretaratzea San Juan plazan

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Bihar EHPMk aktiboki parte hartuko dugu sindikatuek deitutako Greba Orokorrean, aldarrikapenak partekatzen ditugularik.

Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata ezinbesteko aldarrikapena da langileei (pentsiodunak edo jardunean daudenak) bizi baldintza duinak izatea bermatzeko eta genero arrakalarekin amaitzeko.

Greba orokorra 2026ko martxoaren 17an. Hemen eta orain, gutxieneko soldata eta pentsioa duina, nahikoak eta denontzat

M17 Greba Orokorra

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- EHPMk Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan Gutxieneko Soldata ezartzea sostengatzen dugu, eta hori lortzeko, pentsiodunei eta langileei dei egiten diegu 2026ko martxoaren 17an deitutako GREBA OROKORREAN aktiboki parte hartzera.

ELAk azaroaren 17rako greba orokorra deitu du zaintzako hainbat sektoreetan

ELA Logo

Milaka langileren aldarria izango da zaintza profesionala (gehienbat pribatizatua) publikoa, duina, unibertsala eta doakoa izan behar dela

ELA Sindikatua.- ELAk azaroaren 17rako greba orokorra deitu du lan merkatu formal prekaritzatuan egoera bereziki kalteberan dauden pertsonak zaintzeko ardura duten sektoreetan (adinekoak, adin txikikoak, aniztasun funtzionala dutenak edo bazterkeria sozialeko arriskuan daudenak...). Grebara deituta daude Hego Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) milaka langile.

RSS - greba orokorra-rako harpidetza egin