Aurrekontuen osoko bilkura atzeratzearen benetako arrazoiak
EH Bildu eta SPI.- Gaurko egunean komunikbaideetan Irunek 2016rako aurrekontuak edukiko zituela irakurri beharko genuke. Baina hori ez da horrela izan. 2015eko abenduaren 18an Ogasuneko delegatu Miguel Angel Paezek, aurrekontuen osoko bilkura atzeratzen zela jakinarazi zuen prentsa ohar baten bidez. Hauek ziren bertan agertzen ziren hitzak;
- Gehiago irakurriAurrekontuen osoko bilkura atzeratzearen benetako arrazoiak -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Irungo EH Bildu.- Gabonek parada ederra eskaintzen digute zer nolako kontsumitzaileak garen jakiteko, hots, dauzkagun kontsumitzeko ohiturei erreparatzeko.
Abenduak 12, larunbata, Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia egingo du EH Bilduk Marian Beitialarrangoitia, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuarekin. Goizeko 10.30etan Hondarribiko Benta zaharrean ekitalditxo egingo dute. Ondoren itsasontziz Hendaiako Kaneta portura joango da Marian, eta goizeko 11.00etan beste ekitaldi bat izango da bertan, eta amaitzeko hirugarren ekitaldia 11:30etan Irungo Santiago zubian izango da.
Irungo EHBildutik abenduaren 3a ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela adierazi nahi dugu:
Irungo EH Bildu.- Gaur, abenduaren 2an, erregistro bidez espedienteak ikusteko eskaera berri bat egin dugu. Uztailaren 30ean egin genuen lehen eskaera eta jakina den bezala, irailaren 18an baiezko erantzuna jaso genuen. Hala ere, gaur oraindik oposizioko hautetsiok ez daukagu espedienteetara formatu digitalean sarrerarik, udal gobernuak dituen baldintza berdinekin.
Sí se puede Irun, Irungo EH Bildu.- Udalbatza osatu zen egunetik gaurdaino oposizioko taldeei gure betebeharra normaltasunez burutzea eragotzi zaigu. Eta honen adibide garbiena informaziora dugun sarbide eza da.