Bertsoz gidatutako solasaldia: EUSKARA OHOLTZATIK AT | Fermin Muguruza, Galder Izagirre eta Manu Goiogana
Hondarribiko Blagan euskara elkarteak antolatuta, bertsoz gidatutako solasaldia izango da hurrengo asteazkenean, otsailaren 6an, 19etan hasita, Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.
"Euskara Oholtzatik at" da solasaldiaren izena eta Galder Izagirre eta Fermin Muguruza izango dira solasean ariko direnak gai horren bueltan, Manu Goioganak bertsoz proposatutako hari-muturrei tiraka.

Badoa 2018a, baina badator 2019a, badator urte berria, eta Kabigorriko bertso gauek ez dute etenik.
Abenduaren 13koa izango da 2018ko Kabigorriko azken bertso-gaua, eta boskote mundial batekin emango diogu amaiera urteari: Jon Martin oiartzuarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Maider Arregi oñatiarra, Andoni Zelaia hendaiarra eta Iñigo Ugarte irundarrarekin.
Euskaraldian aho-belarri murgilduta gauden honetan, datorren iganderako Irunen antolatu duten bertso-saio baten beri ematera gatozkizue.
Hilaren lehenengoan atseden hartu ondoren, badator azaroko Kabigorriko bertso gaua. Kabigorrik eta Irunabarrek elkarlanean antolatutako guztiak bezala, 19:30ean emago zaio hasiera ikasturteko bigarren bertso gauari ere.
2018-2019 ikasturtean ere izango dira Kabigorriko bertso-gauak, Irunabarrek eta Kabigorrik elkarlanean antolatuta, seigarren urtez jarraian. Orain arte bezala, hileko lehen ostegunean izango dira saioak (jai-egunak direla eta, salbuespenak salbuespen), 19:30etan hasita.