Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: Txingudi II vs Ebie ai do (Goierri) larunbatean
Datorren larunbatean izango da Gipuzkoako Herriartekoa dela eta eskualdeko lehendabiziko bertso-zita, 2017ko otsailaren 18an, hain zuzen ere. "Txingudi II" eta “Ebie ai do”(Beasain, Ordizia, Zaldibia eta Legorreta) taldeak ariko dira buruz buru, Irungo Mendizaleak Elkarteak Larretxipi kalean duen lokalean (Zokueta jatetxea zena).
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doan izango da.

Gipuzkoako Herriartekoa antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako hainbat bertso-eskola eta bertso-taldek eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Ekimenari buruzko informazioa
Gainean dugu dagoeneko otsaileko Kabigorriko bertso-gaua ere. Aitor Errazkin irundarra, Aitor Albistur oreretarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra ariko dira bertso kantuan, Egoitz Zelaia hendaiarraren aginduetara.
Urte hasierako egun hauen ostean, badator berriz ere Kabigorriko bertso-gauak. 2017ko lehendabizikoa urtarrilaren 12an izango da, Irungo Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 19:30etatik aurrera. Manu Goiogana irundarra, Patxi Castillo beratarra, Haritz Casabal antxotarra eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra ariko dira kantuan, eta Xabier Bengoetxea Hondarribiarrak jarriko dizkie gaiak.
Abenduaren 10ean Txingudi-Zarautz lagunarteko “bertso-desafioa” jokatuko da, bertso-bazkari formatuan, Irungo Peña kaleko Erlaitz Elkartean, eta 14:00etatik aurrera.
Abenduaren 1ean izango da urteko Kabigorriko azken bertso gaua, ikasturteko hirugarrena: bertan, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia bertsolariak ariko dira Eneko Sanchez, Oinatz Mitxelena eta Zuhaitz Olazabal gai-jartzaileen aginduetara. Bertsolari beste gai-jartzaile, beraz. Bat-bateko saioaren aurretik, Aitor Errazkin Txingudiko bertso eskolako kideak jarritako bertsoak aditzeko aukera izango dugu.