Kabigorriko bertso-gaua: Zelaieta, Agirre, Gurrutxaga eta Elustondo
Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da azaroko Kabigorriko bertso-gaua. Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrak hartu du oraingoan saioa aurkeztu eta gaiak jartzeko ardura, eta Julen Zelaieta, Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan.

Irunabar.- Datorren larunbatean izango da, urriak 22an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Irungo Udal Kontserbatorioan: JOXE MARI LOPETEGIREN ITURRITIK BERTSOTAN emanaldi musikatua.
2016-2017 ikasturtean ere, eta laugarren urtez jarraian, Kabigorriko bertso-gauak izango ditugu urrian hasi eta ekaina bitarte. Antolatzaileak, aurreko edizioetan bezalaxe, Irunabar (Irungo bertsoaren bilgunea) eta Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa izango dira. Urriko saioa, hilaren 6an izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Kabigorrin.
Irunabar.- Abuztuaren erdialdera hurbiltzen ari garen honetan, Moskuko jaietarako antolatu ditugun bi bertso-saioen berri ematera gatozkizue.
Bertso-tailerrak bertso-ibilaldia antolatu du ekainaren 10erako. Gaia, Joxe Mari Lopetegi bertsolaria.
Irunabar.- Berezia izango da 2015-2016 ikasturteko Kabigorriko azken bertso-gaua. Hiru urtez jarraian antolatu ditu bertso-gauak Irunabarrek, Irungo bertsoaren bilguneak, eta 27.a izango da datorren ostegunekoa.
Irunabar.- Hilaren bostean izango da 2016ko maiatzeko bertso gaua. Beti bezala, 19:30etatik aurrera, Peña kaleko lehendabizikoan.