Antxeta Irratia

Zuzeneko kontzertuen eskaintza

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-09-03 12:25

Gure inguruko musikarien zenbait kontzerturen zatitxoak aditu ditugu gaurko emanaldian. Zaunka, Ibil bedi, Nakar, Tatxers, Toc edo Izaroren kontzertuak hain zuzen.

 

Argazkia: erran.eus

Categorías: Antxeta Irratia

Itziar Telletxea: «Biak uztartuko ditut orain: kontsultak eta denda-zerbitzua. Gogoz nago etapa berri honetarako»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-09-03 12:13

Lesakako Arretxea kaleko hamaikagarrenean jarri dugu hitzordua. Paretei antzematen zaie margotu berriak daudela, eta bertako produktuak zein ekologikoak direnak txukun-txukun daude lekualdatutako apaletan. Ailegatu berri diren kaxak husten ari da Itziar Telletxea Pitxi lesakarra. Aste honetan bertan hartuko dio ofizilaki lekukoa aitzineko jabeari, eta Oreka ekodendak ateak irekiko ditu.

Categorías: Antxeta Irratia

Viana do Casteloko dantzariak Akelarrekoekin elkartuko dira asteburuan Hendaian harremanak estutzeko

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-09-03 10:33

Hendaiarekin senidetua dagoen Viana do Casteloko (Portugal) Santa Marta de Portuzelo dantza taldeari harrera egingo dio Akelarre elkarteak asteburu honetan. Irailaren 6an, 11:00etan Zokoburuko merkatuan, eta 18:00etan Gaztelu aretoan elkarrekin dantzatuko dute. Ikasturte berrian dantza ikastaroekin batera, aspaldiko urtetan Argentinara edota Pragara eraman zituen bidaien dinamika berpiztu nahi dute.

Categorías: Antxeta Irratia

Jaizkibelek «ausardia falta» eta HAOSEk «inposaketa» leporatu diote alkateari

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-09-03 09:59

Jaizkibel konpainia «etsipena» adierazi du udal agintariek hartutako erabakiekin, eta «ausardia» eskatu dio Igor Enparan alkateari. HAOSEk, aldiz, gogor jo du alkatearen kontra «emandako hitza jan» eta «bere kredoa inposatu» nahi dielakoan. Gregorio Alkain burgomaisuak iragarri du, irailaren 8an ez dutela espazio eta denbora bera partekatzeko asmorik, eta irailaren 7an Arma Plazako Aurreskuan ez direla konpainia parekidearekin batera sartuko.

Categorías: Antxeta Irratia

"Gazte belaunaldi berriak lekukoa hartu eta Euskal Herria askatasunera eramateko prest gaude"

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-09-02 13:28

Ernaik irailaren 14an Donostian egingo den manifestazio batekin amaituko du bere udako kanpaina. Kanpainaren leloa “Ekin eta bultza askatasunera” izan da. Haitz Garaialde eta Martxel Elosegi, Irungo Ernai gazte antolakundeko kideekin hitzegin dugu.

Categorías: Antxeta Irratia

"Deserriratuen memoriaren zubia" erakusketaren aurkezpenean memoriaren beharra azpimarratu dute

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-09-02 13:27

Irungo sutearen urteurrenean, Avenida zubian 1936an eta historiako bertze hainbat pasarte ilunetan izandako deserriratzeak oroitarazi ditugu Antxeta Irratiak, Irungo eta Hondarribiko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Categorías: Antxeta Irratia

War taldetik, Izaro Andresera

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-09-02 12:20

70. hamarkadako funk musikarekin hasi dugu gaurko emanaldia. Batez ere, William S. Fischer azpimarratu dugu, 1972 an Akelarre Sorta Bat albuma kaleratu baitzuen. Euskal kantu herrikoiak berrinterpretatu zituen 70. hamarkadako afro musikaren eraginpean.

Gerora, Karol Cing konpositorea eta abeslariaz aritu gara, Aretha Franklinen abesti ezagunena konposatu zuen.

Bukatzeko, Olaia eta Izaroren harteko harremanaz aritu gara.

Categorías: Antxeta Irratia

Nagusikleta ekimena indartzeko boluntario bila dabil Balazta elkartea

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-09-02 10:33

Irungo eta Hondarribiko adineko egoitzetako egoiliarrentzat txangoak egiten dituzte Nagusilan elkartearekin lankidetzan. Bakardadea prebenitzeko eta «adinekoek aspaldi ikusi ez dituzten herriko txokoetara heltzeko aukera» ematen diete 2023 urteaz geroztik. Iaz laugarren trizikloa lortu zutenez, ekimena indartzeko pedalei eragingo dieten boluntarioak behar dituzte. Irailaren 25ean ikastaro txiki bat emango dute animatzen denari zuzenduta. 

Categorías: Antxeta Irratia

Unax Elexpuru: «Gure eskualdean esfortzu handia egiten da turismoa jasangarria izan dadin»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-09-02 10:27

Bosgarren udara igaro du Unax Elexpuru beratarrak turismo teknikari gisara lanean. 2019. urtean hasi zen jardun horretan, eta lehendabiziko lau denboraldiak Ibardingo turismo bulegoan igaro ostean aurtengo sasoia estreinakoz herriguneko bulegoan pasatu du. Berarekin izan gara balorazio orokor bat jasotzeko asmoz, eta «hagitz gustura» dagoela eta «Beran turismoa handitzen» ari dela aipatu digu.

Categorías: Antxeta Irratia

Antxeta Irratiak bat egin du Gazako kazetarien erailketen kontrako nazioarteko ekintzarekin

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-09-02 10:16

Antxeta Irratiak bat egin du Gazako kazetarien erailketen kontrako nazioarteko ekintzarekin, Mugarik Gabeko Kazetarien deialdiari erantzunez.

Categorías: Antxeta Irratia

Irungo Haurtxokoek 336 plaza eskainiko dituzte aurten

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-09-02 10:03

GazteARTE Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak jakinarazi duenez, 2025-26 ikasturtean haurrak inskribatu nahi dituzten familiek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ-SAC) bidez egin beharko dute irailaren 2tik 9ra bitartean. Iaz bezala, 4 eta 8 urte artekoen txandak astelehen/asteazkenetan zein astearte/ostegunetan izango dira. Ostiraletan, aldiz, 9-11 urte artekoentzat izango da. 

Categorías: Antxeta Irratia

Erasoek ez dute kabidarik izango Hondarribiko jaietan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2025-09-01 13:47

Mugikortasun urritua duten pertsonentzako guneak jendaurreko ekitaldietan, irailaren 3tik 10era Puntu Moreak San Pedro kalean Itsas Etxean, eta alkohola, drogak eta telefono mugikorraren gehiegizko erabilera prebenitzeko Ondo pasa baina ez pasa kanpaina antolatu du Hondarribiko Udalak, aukera berdintasunean eta era osasuntsuan jaietaz gozatzeko.

Categorías: Antxeta Irratia

Irailaren 14a arte 100 jarduera inguru Hondarribiko jaietaz gozatzeko

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2025-09-01 13:37

Gazte Kanttua eta Baserritar Eguna indartu nahi izan du Hondarribiko Udalak aurtengoan. Irailaren 7ko txupina udaletxetik egingo dute berriz, Paradoretik beharrean, jaien irekiera ofiziala herritarrekin batera ospatzeko, eta azken urteetan ondo errotu den Haurren txupin ez ofiziala ere ospatuko dute. Gainera, aurten kontzertuak hilaren 5ean hasiko dira. 

Categorías: Antxeta Irratia

"Mugimenduaren kolorea" Iñigo Reyren erakusketa, Mendi Zolan kulturgunean ikusgai

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2025-09-01 13:17

Iñigo Rey margolariaren "Mugimenduaren kolorea" erakusketa Hendaiako Mendizolan kulturgunean ikusgai dago irailaren 13ra arte. Bere margolanak espresionismo abstraktuaren estilokoak dira, eta «action painting» teknikaren bidez sortuak. Mugimenduak eta gorputzaren keinuek indar berezia dute bere lanean. Margolari Irundarrarekin hitzegin dugu

Categorías: Antxeta Irratia

Ikasturte berriari ekin diote Hendaiako eskoletan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2025-09-01 10:58

Herriko eskola publiko guztietan ordenagailu eta arbela digitalak ordezkatzeaz gain, Hiri Barneko eta Intzurako ama eskolan, eta Lizardiko lehen mailakoan hainbat hobekuntza egin ditu Hendaiako Herriko Etxeak udan, irailaren 1 honetan ikasleak baldintza hobeagoetan errezibitzeko.  

Categorías: Antxeta Irratia

Hondarribia Bk mailari eutsi ondoren, Kontxa du Arraun Elkarteak hurrengo erronka

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2025-09-01 10:47

Play offaren bigarren jardunaldian Hondarribia Bk mailari eutsi zion Castron Hibaikari 50 segunduko aldea ateriaz, eta hurrengo denboraldian KAE 1 Ligan lehiatzen jarraituko du. Lehen eskifaia, aldiz, Eusko Label Ligan bosgarren postua atxikitzea lortu zuen Galizan, eta ostegunean jokatuko duten Kontxako sailkapen estropadarako prest dagoela uste du Mikel Orbañanos entrenatzaileak.  

Categorías: Antxeta Irratia

Abadia eremu naturalak duen babes-legea arriskuan egon daiteke CPIE erakundearen arabera

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2025-09-01 10:25

Uda hasieran 50 urte bete dituen Conservatoire du Littoral erakundearen babes-legea desagertzeko arriskua dagoelako kezkaturik azaldu da CPIE-Euskal Itsasbazterra erakundeak. Gaur egun babestua den Hendaiako Abadia eremuan eraikitzeko debekua bertan behera geratu daitekeela iragarri baitu Frantziako Senatuak, natur-kontserbatorioa izateari utziz.

Categorías: Antxeta Irratia

Aldaketa adierazgarririk ez Alardean, baina hilaren 7an Jaizkibelek eta HAOSEk Arma Plaza partekatuko dute

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2025-08-29 15:04

Guztion Alardea taldeak Gernikako Arbolan proposatzen zuen "Maitasun gunea" antolatzeko eskaerari uko egin diote azken unean, udalaren espazio banaketak «elkartu baino, banatzen dituelako». Udalak «ezinbestean» onartu ditu dekretu bidez, iaz bezala, Jaizkibel konpainiak eta HAOSEk egindako kale okupaziorako eskaerak. Eta irailaren 8an aldaketa adierazgarririk emango ez den bitartean, irailaren 7ko udal ordezkarien Aurreskuan Arma Plazan egoteko baimena onartu die biei aurreneko aldiz.

Categorías: Antxeta Irratia

Tropa faxistek Irun suntsitu zutenekoa gogora ekarriko dute irailaren 2tik 11ra

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2025-08-29 13:29

Irailaren 5ean Irun tropa faxisten esku erori zenetik 89 urte beteko direla eta, Irungo Udalak ekitaldi instituzionala egingo du San Juan plazan. Irailaren 2tik 11ra bitartean, aldiz, gertakaria oroitzeko eta hausnartzeko Irungo Udalak, eta Kepa Ordoki eta Nicolas Guerendiain elkarte memorialistek bost hitzaldi antolatu dituzte Palmera-Monteron. Eta Antxeta Irratiak Avenida zubian prestatu duen "Deserriratuen memoriaren zubia" erakusketak borobilduko du ekimena, argazki historikoekin eta testigantzen entzuketa publikoekin.

Categorías: Antxeta Irratia

Páginas

Suscribirse a Angula Berria agregador: Antxeta Irratia