Antxeta Irratia

Bortzirietan geldialdia egin du Mikel Zabalzaren auziari buruzko autobusak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2025-12-11 10:50

Aste honen hasieran Lesakara ailegatu da Mikel Zabalzaren hilketaren 40.urteurrenaren baitan martxan jarritako autobus ibiltaria. Astelehena bertan eginda, astearte eta asteazkenean Beran egin du geldialdia. Abenduaren 14an Donostiako Bulebarrean emanen zaio akabera autobus birari.

Categorías: Antxeta Irratia

Bidasoaldeko 20.000 adin txikikoen osasuna babestu dezala exijitu diote Irungo Udalari

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2025-12-11 10:43

Bidasoa Ospitaleko Pediatria Larrialdiak berriz irekitzeko exijitzen dute familiek. Apirilaren 13an zerbitzua eten egin zutenetik hitz emandako Lehen Arreta zerbitzuen hobekuntzarik ez du Osasun Sailak bete, eta abenduaren 19ko osoko bilkurara Bidasoako Pediatria Larrialdiak Elkarteak aurkeztu duen mozioan «orain arteko jarrera anbiguoa alde batera utzi eta posizio irmoa har dezala» eskatuko dio Irungo Udalari, herritarren eskubideak defendatzeko «ardura morala eta politikoa» duela gogoratuz.

Categorías: Antxeta Irratia

Itsu Kopla saioa Itsas Etxean Ane Labaka eta Sustrai Colinaren eskutik

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2025-12-11 10:35

Euskaraldiaren baitan Lankuk belarriprestentzako sortutako 'Itsu Koplak' ekimenaren aparteko saioa antolatu du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Hondarribian. Abenduaren 14an, 17:00etan, Ane Labaka Mayoz eta Sustrai Colina bertsolarien eskutik bertso paperak modalitate tradizionalean ariko dira Itsas Etxean, euskara ikasten ari direnentzat egokituta.

Categorías: Antxeta Irratia

Lau Airetara - Mirotzetik Ajou taldera

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-10 14:58

Oihu bat - Mirotz

Urtarrilan - Mirotz

Amaiera - Uxue Kerejeta

Hiru dimentsiotan - Mirabe

Inbertsioa - Bi kabi

Dena eman - Mihise

Ez gara modernoak - Puntu takoma

Hormetan idazten - Esanezin

Zamalanak - Biderbost

Bidai bat - Ajou

Ez zara jainko - Ajou

Categorías: Antxeta Irratia

Lau Airetara - Abenduko bigarren asteko musika efemeride batzuk

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-10 14:20

Nere Herria - Mocedades

Goizaldean - Mocedades

Zu Zara - Mocedades

Vinu, cantares y amor - Nacho Vegas

Los asombros - Nacho Vegas

Jingle - Almendra

Fermin - Almendra

Al otro lado del río - Jorge Drexler

Bye bye love - Jeorge Harrison

Hello, goodbye - The Beatles

Roadhouse blues - The Doors

Ogia eska - Koska

 

 

 

 

 

 

 

 

Categorías: Antxeta Irratia

Urte historikoa borobiltzeko Gabonetako programazio oparoa antolatu du Oiasso Museoak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-10 13:15

Terma erromatarrak apirilean zabaldu zituztenetik bisitari marka guztiak apurtu ditu museoak. Eta urtea agurtzeko, gabonetako oporraldietan familientzako Arkeolab tailerra, haurrentzako Oiassortu pintura lehiaketa edota antzerkiaz gain, termetan murgiltzeko aparteko bisita gidatuak antolatuko dituzte larunbatero, eta igandetan Ama Xantalen Nekropolira ere.

Categorías: Antxeta Irratia

Peluxe-zaparrada eta jostailuen bilketa egingo dute Artalekun ostiraleko partidan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-10 12:44

Iaz bezala, Gurutze Gorriaren "Jostailu Hezitzailea" ekimen solidarioarekin bat egingo du Bidasoak. Abenduaren 12an Frigorificos del Morrazoren kontrako partidara haur eta gazte behartuenei emateko jostailu berriak eramateko deialdia luzatu die klubak zaleei, eta atsedenaldian "peluxeen zaparrada" egingo dute Artalekuko pistan.

Categorías: Antxeta Irratia

NafARTar - Julia Artieda Vila

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-10 09:54

Barne diseinuaz, ilustrazioaz, altzarigintzaz, zurgintzaz eta bertze hainbertze bitxikeriz aritu gara Julia Artieda Vilarekin. Esparru guzti huen gakoak azaldu dizkigu beratarrak: barne disei nuko joera garaikideak, koloreen erabilera on baten aholkuak, bezeroekin harremantzeko moduak edo originaltasuna mantentzeko gorabeherak. 

Sareak: https://www.instagram.com/kiribil_/?hl=es

Categorías: Antxeta Irratia

Kotte Ezenarro eskuineko oposizioarekin batera aurkeztuko da, 'Hendaia Elkarrekin' zerrendan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-10 08:39

Hendaian, gehiengoa eta oposizioaren zati bat batu dira Hendaia Elkarrekin zerrenda berrian, proiektu sozial eta ekologista bateratu baten alde. Ezenarrok baieztatu du bigarren itzulian ez dela aliantzarik izango.

Categorías: Antxeta Irratia

Modu arduratsuan kontsumitzen ez den ura garestiago ordainduko dute bidasotarrek 2026an

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-10 07:28

2026tik aurrera ur-kontsumoaren tarifikazio sistema berria behin betiko onartu du Txingudiko Mankomunitateak atzo egindako Ez Ohiko Asanbladan. Etxeko ur-kontsumoaren m3 tarte ezberdinak zehaztu ondoren, egunean pertsonako 90 litro baino gehiago erabiltzen duenak ura garestiago ordainduko du. Hondakinen-tasan, aldiz, %3ko igoera onartu dute 2026 urterako. Baina hondakin organikoa kontainer marroian bereizten duten etxeentzat igoera %2,5koa izango da.

Categorías: Antxeta Irratia

Ahapetik - Maia Ruiz de Alda Laaksonen

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 16:53

Urruñarra da Maia Ruiz de Alda, ingeniaria ikasketaz, musika sektoreko produkzio arloko langilea ogibidez. Bideopodcast honetara ahots ezagunak ekarri baditugu, eguneroko bidelagunei ere hitza eman nahi izan diegu, Antxeta Irrati inguruan ibili eta lodifobia pairatzen dutenei.

Categorías: Antxeta Irratia

"Gu ere bagara erreferente feministak"

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 16:00

Zipriztina Mafia irratsaioan: "Gu ere bagara erreferente feministak" izenburupean, matxismoa eta heteropatriarkatuaren biktimak gogora ekarri nahi izan ditugu

Categorías: Antxeta Irratia

Bisitari leialak eta iaz baino parte-hartzaileagoak jaso ditu aurten Be Veggie azokak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 12:45

Abenduaren 6tik 8ra Ficoban ospatu den Be Veggie jaialdiaren zazpigarren edizioa kontsumo etikoaren eta beganismoaren Euskadiko topagunea bilakatu da. Azokara hurbildutako 6.000 bisitarien %25 jarduera eta tailerretan aktiboki parte hartu du ere.

Categorías: Antxeta Irratia

Askatasun digitala eta burujabetza teknologikoa

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 12:44

Gaurko programan gure oinarrietako bati helduko diogu: askatasun digitalari eta burujabetza teknologikoari. Zer esan nahi dute kontzeptu horiek eta nola eragiten digute egunerokoan? Interneten jatorrizko filosofia deszentralizatuaz eta gaur egungo erronkez ariko gara. Gainera, oligopolio teknologikoek gure eskubideetan duten eragina aztertuko dugu. Eta jakina: alternatiba aske eta komunitarioen inguruko gogoetak ere ekarriko ditugu.

Categorías: Antxeta Irratia

Gabonetan herriko erakusleihoak apaintzera animatu nahi du Hondarribiko Udalak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 12:37

Parte hartu nahi duten establezimenduek abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra arte, biak barne, mantendu beharko dute erakusleihoa gabonetako apaingarriekin girotuta. Abenduaren 12a izango da izena emateko azken eguna, eta epaimahaiak abenduaren 19an jakinaraziko du 450, 300 eta 200 euroko hiru sariak norentzat diren.

Categorías: Antxeta Irratia

Zaramatik Maneskinera

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 12:00

Urtain - Zarama 

Apar urrunak - Gari 

Desira - J Martina 

Amets 1 - Raimundo el Canastero

La Vuelta - La Plazuela

Mala de Verdad - La Plazuela 

Regazza del elevatore - Los Delinqüentes

Regazzo malato - Gli Ultimi

Un battitto ancora - Gli Ultimi

Non abbiam bisogno di parole - Ron 

Coraline - Maneskin

Zitti e buoni - Maneskin

 

Categorías: Antxeta Irratia

Palestinaren aldeko murala komunitarioa margotuko dute Larreaundiko Berio kalean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 10:53

Irungo Udalari bigarren urtez luzatutako proposamena onartu egin diete oraingoan, eta Berio kalean (biribilgunearen alboan) Palestinaren eta bakearen aldeko horma-irudi baten margoketa egingo dute auzolanean. Abenduaren 13an, 18an eta 20ean goizeko 10:00etan deialdi irekia luzatu duten bitartean, abenduaren 16an, goizeko 8:30etik aurrera Pio Barojako batxilergoko ikasleek ere parte hartuko dute.

Categorías: Antxeta Irratia

Naiara Goikoetxea: «Itsasoa aldakorra da, harekin dugun harremana bezalakoa, eta hori iradoki nahi izan dut, kolore, argia, materia, emozioak...»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 10:33

Hondarribia Sormen Hiria bekari esker Maddalen Arte Garaikiderako espazioan egindako egonaldi-artistikoaren emaitza aurkeztuko du Naiara Goikoetxeak abenduaren 12an, 19:00etan. '470 nanometro' proiektua garatzeko laborategi izan du gunea azaroaz geroztik, eta hilabete bukaera arte bisitatu ahalko da. Abenduaren 12-13 eta 19-20ko asteburuetan, goizez eta arratsaldez, bera han egongo da azalpenak emateko.

Categorías: Antxeta Irratia

Gabonetan lehen eta bigarren mailako haurrak egon ez daitezen lanean dihardu Gurutze Gorria

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-09 10:13

Iaz Gipuzkoan banatu zituzten 1.588 oparien marka gainditzeko helburua du Gurutze Gorriak aurtengo "Jostailu Hezitzailea" ekimenean. «Egoera sozial eta ekonomiko estuetan dauden familietako» 0-18 urte bitarteko haur eta gazteei banatzeko jostailu berriak, ez sexistak, ez belikoak eta jasangarriak jasoko dituzte Irungo Euskal Herria hiribideko eta Hondarribiko Puntaleko Gurutze Gorriaren egoitzetan.

Categorías: Antxeta Irratia

Páginas

Suscribirse a Angula Berria agregador: Antxeta Irratia