Antxeta Irratia

San Juan-Elizatxo-Mendibil-Ficoba L5 linea martxan jarri eta Gautxoria indartzea ekarriko du Irunbuseko kontratu berriak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-17 13:44

Irungo Udalak Irunbus zerbitzuaren kontratu-plegu berria onartu du, eta lehiaketara aterako du 3,8 milioirengatik. L5 linea 2026an abian jartzeak Irunbus sarea osatuko duela aditzera eman du Cristina Laborda alkateak. Fermin Calbeton kaleko (Bisera) geltokia izango du abiapuntu 30 minutuero, eta ia 5 kilometroko ibilbidea egingo du, Ficoba eta Elizatxo auzoko gunerik urrunduena, lotuaz, erdigunetik eta Mendibil barrena pasatuz. Gautxori zerbitzuak ere ordu erdiroko maiztasuna izango du 2026an.

 

Categorías: Antxeta Irratia

Lau Airetara - Abenduko egun hotzak goxatzeko musika gomendioak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-17 12:44

Xori erresinula - Benito lertxundi

Puzzlea - Kauta

Nostalgia - Kauta

Ilunetan - Zea Mays

Beste bat - Nahi ta nahiez

Lau airetara - Nahi ta nahiez

Nahi duzunerako - Nahixan

Etorkizuna ginenean - Lehiotikan, Gorka Urbizu

So Easy ( To fall in love) - Olivia Dean

Let alone the one you love - Olivia Dean

Blue lights - Jorga Smith

Teenage fantasy - Jorga Smith

You know I’m not good - Amy Winehouse

Monckey man - Amy Winehouse

Categorías: Antxeta Irratia

Ruben Mejuto: «Askatasuna murriztua dugun honetan, txotxongiloa iraultzailea da berez, autoritatea kritikatzeko eta transgresore izateko sortu baitziren»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-17 10:43

Ostomila Txotxongilo Taldeak helduentzako Kabaret Gaua antolatu du Irungo Hazian, abenduaren 26an. Urtea borobiltzeko, Nikaragua, Argentina, Herri Katalanak zein Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako dozena bat txotxongilolari elkartuko dira, umorea eta kritika soziala uztartuz, Palestinako genozidioaz, faxismoaren gorakadaz eta beste hainbatez hausnartzeko proposamen transgresore batekin. Abenduaren 23an, aldiz, haurrentzako "Olentzero eta Mari Domingi, sorginaren bila" obra taularatuko dute Pausuko Xaia ostatuan.

Categorías: Antxeta Irratia

Irungo trafikoa arinduko duen bide-eraztuna osatzeko hitzarmena sinatu dute Foru Aldundiak eta Udalak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-17 10:01

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusitako 50 milioi euroko inbertsio planaren barruan, Hegoaldeko saihesbidea Behobirekin lotu eta Azken Portuko biribilgunea eraikitzearekin, hiriko zirkulazioa arinduko duen ingurabidea osatuko dute. Proiektua idazteko hitzarmena izenpetu dute bi erakundeek, eta elkarlan horri esker, 2027 urtearen amaieran hasiko dituzte 2,1 kilometroko errepidearen obrak Arbes-Oinaurre lotunea osatzeko. Ikusiko dugun lehen esku-hartzea, aldiz, Azken Portuko biribilgune berria izango da.

Categorías: Antxeta Irratia

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak gabon kontzertua eskainiko du gaur, Uxaneren alde

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-17 09:43

Gaur (abenduak 17) arratsaldeko 18:00etan izanen da Berako San Esteban elizan Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolaren eguberrietako kontzertua. Ikasturtea hasi zenetik ikasitakoa erakusteko aukera izanen dute ikasleek bertan. Aurten, burmuin elbarritasuna eta bertzelako arazoak dituzten jendeari zerbitzua eskaintzen dien Uxane zentroaren alde antolatu dute, eta bertako lagunek ere parte hartuko dute emanaldian.

Categorías: Antxeta Irratia

Txingudiko Zerbitzuen bulegoetako herritarrentzako arreta itxita egongo da gabonetan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2025-12-17 09:31

Irungo bulegoa abenduaren 22an itxiko du eta urtarrilaren 5ean berreskuratuko du zerbitzua, eta Hondarribikoak ez du zerbitzurik eskainiko Gabonetako egunetan zehar, urtarrilaren 5a barne. Garbiguneek ordutegi murriztua izango dute 10:00etatik 13:00era, eta argitu dutenez, abenduaren 24ko eta 31ko gauetan ez dute ohiko hondakin bilketarik egingo. 

 

Categorías: Antxeta Irratia

Aukeratu gabeko bakardadearen kontra eginen dute laster aurtengo Hondarribiako San Silbestren

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 16:08

Sport Mundik antolatutako San Silbestre lasterketa ospatuko da heldu den abenduaren 31n Hondarribian. Hamaseigarren edizioa izanen da eta, betiko moduan, helburu solidarioa izanen du. Aurtengo lasterketan dortsalen salmentarekin bildutako diru guztia Nagusilan elkartearentzat izanen da, aukeratu gabeko bakardade egoeran dauden adinekoei laguntzeko, zilarrezko haria proiektua diruztatuz. 

Categorías: Antxeta Irratia

Errenteriako bulegoaren proiektuak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 15:50

Errenteriako SOS Arrazakeria bulegoak orientazio juridikoa, kultura arteko topaketak eta aniztasuna sustatzeko kanpainak eskaintzen ditu, bertako biztanle eta komunitate migratzaileen elkarbizitza indartzeko. Gerar Carrerek bulego honen proiektu nagusiak eta tokiko ekimen berezituak azaltzeaz gain, proiektu horiek errenteriarengan duten eragin soziala azalduko digu.
Galderak:

Categorías: Antxeta Irratia

Bitartekaritza – Kultura arteko zerbitzuak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 15:32

Gaur egun, kultura arteko bitartekaritza zerbitzuek garrantzi berezia dute gizartean kohesioa eta elkarbizitza sustatzeko. SOS Arrazakeria Gipuzkoak Errenteriako egoerara egokitutako bitartekaritza egitasmoa garatzen du, non kultura-aniztasuna elkarrekin bizitzean bihurtzen duten balio. Gerar Carrere aritu da proiektu honen nondik norakoetan, bitartekaritza tresna gisa erabiltzeaz gain, sentsibilizazioan eta prestakuntzan duten rola azalduko digu.

Categorías: Antxeta Irratia

Etxeko langileen laguntza

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 15:24

Etxeko langileek funtsezko lana egiten dute gure gizartean, baina askotan lan-baldintza prekarioak eta eskubide-urraketak jasaten dituzte. SOS Arrazakeria Gipuzkoak etxeko langileen eskubideak defendatzen ditu, informazioa eta baliabideak eskainiz haien babes juridikoa eta autonomia indartzeko. Halaber, etxeko langileen duintasuna eta lan-baldintza justuak aldarrikatzen ditu, gizarte bidezkoago baten alde.

Categorías: Antxeta Irratia

Gazteria migrantea

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 14:12

Gazte migranteak gure gizartearen parte dira, baina askotan hainbat oztopo gainditu behar izaten dituzte integrazio eta parte-hartze osoa lortzeko. SOS Arrazakeria Gipuzkoak ekimen ezberdinak garatzen ditu gazte migranteei aukera gehiago eskaintzeko, haien ahalduntzea eta inklusioa sustatzeko. Programa hauen helburua gazteen beharrak ulertzea eta haien ahotsak entzunaraztea da, komunitatearekin zubi-lana eginez.

Categorías: Antxeta Irratia

Aniztasuna

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 13:44

Gaurkoan, aniztasunaren gaia izango dugu hizpide: zer ulertzen dugun aniztasunaren bidez, nola eragiten duen gure eguneroko bizitzan, eta gizarte bidezko eta inklusiboago bat eraikitzeko zer egin dezakegun. Gero eta anitzagoa den gizarte batean bizi gara, non jatorri, hizkun

Categorías: Antxeta Irratia

Bizikidetza

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 12:36

Gaurkoan, elkarbizitzaren gaia izango dugu ardatz: zer esan nahi duen benetan elkarbizitzak, zein erronkari egin behar diogun aurre, eta nola lan egin dezakegun gizarte kohesionatu eta bidezkoago bat lortzeko.

Categorías: Antxeta Irratia

Bidasoatik ere “Euskarari pizkunde berria emateko” deialdia zabaldu dute

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 11:10

«Euskarari pizkunde berria emateko», milaka euskaltzale bilduko dira abenduaren 27an Bilbon, arratsaldeko 17:00etan Bilbao arenan. Sarrerak pizkundea.eus webgunean eskuragarri Beñat Alzaga, Irungo AEK euskaltagiko koordinatzailearekin hitzegin dugu

Categorías: Antxeta Irratia

Eli Gallego (Elika Eskola): «Gabonetako otorduak zigor bilaka daitezke, bereziki elikadurarekin harreman osasuntsu bat ez duenarentzat»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2025-12-16 10:03

Elika Eskolako nutrizionistak gabonetan naturaltasunez elikatzeko, eta denetarako egunak daudenez, modu kontziente batean kontsumitzeko gomendatzen du. Ohartarazten duenez, «dosian dago pozoia», eta beraz, gabonetako otorduen «momentu horren zain baldin bazaude, aurretik edo ondoren konpentsatu nahian, nahigabe ari zara zure burua prestatzen egun horietan desfasatzeko». Gabonetan gehiegikeriak saihesteko hainbat gomendio eman dizkigu.

Categorías: Antxeta Irratia

Lau Airetara - Blondietik Carol Kingera

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2025-12-15 15:59

One way or another - Blondie

Heart of glass - Blondie

Heart of glass - Miley Cyrus

Bad reputation - Joan Jett

I Love Rock & Roll - Joan Jett

Martxoa - Sua

Haserre hauek - Olaia Inziarte

Sagatzak negar - Lukiek

Saguzarren kanta - Belako

Balearen kanta III - Belako 

Maite, nauzu zeharkatu - Verde Prato

Persona sospechosa - Los punsetes

El día de los muertos vivientes - Carolina Durante

Boys don't cry - The cure

Changes - David Bowie

It's too late - Carol King

 

 

 

 

 

Categorías: Antxeta Irratia

Egunero galtzen ari zen milioi bat litro ur-ihesa gelditu, eta hemendik aurrera energia ere sortuko du Errandoneako ur-biltegiak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2025-12-15 14:31

Txingudiko Mankomunitateak Errandoneako ur-biltegi zaharra eraitsi eta 4.500 metro koadroko berria eraikitzeko lanak amaitu ditu. 2 milioi euroko inbertsioari esker, egitura zaharraren pitzaduretatik orduero galtzen ziren 40.000 litroak aurreztu, eta udako ur-kontsumo handienetan ere, Hondarribia osoa hornitu ahalko du. Bestalde, instalatutako mikroturbina sistema bati esker, uraren mugimenduak sortutako energia zinetikoarekin, 400 familien urte osoko argindar kontsumoa bezainbeste sortuko dute.

 

Categorías: Antxeta Irratia

Páginas

Suscribirse a Angula Berria agregador: Antxeta Irratia