Antxeta Irratia Aktualitatea

Suscribirse a canal de noticias Antxeta Irratia Aktualitatea
Actualizado: hace 1 hora 15 mins

Hiru egunez itsas-hondora leiho bat irekiko dute Itsas Etxean

Mié, 2026-03-25 07:12

Martxoaren 26tik 28ra nazioarteko 16 film labur eta 5 dokumental emango dituzte Itsas Etxean antolatutako CIMASUB TOUR Itsaspeko Zinema Zikloaren hiru saioetan. Ikastetxeei zuzendutako emanaldia ere martxoaren 26an egingo dute. Munduko ozeanoetako paisaia ezkutuak ez ezik, plastikoek eta hondakinek eragindako kutsadura, espezie osoak suntsitzen dituen gehiegizko arrantza, edota itsas-ekosistemen degradazioaz kontzientzia hartzeko jaialdia da.

Categorías: Antxeta Irratia

Alarde parekidea Irungo Udalak antolatu dezala eskatu dio Alarde Publikoaren Juntak alkateari

Mié, 2026-03-25 06:10

Irungo Alarde Parekidearen Juntak hiritar guztientzako Alarde bat antolatzeko ardura har dezala eskatu dio Irungo Udalari berriz. Iaz egin zuten bezala, ordenamendu juridikoa betetzeko duen erantzukizun politikoa oroitarazi diote Cristina Laborda alkateari atzo entregatutako gutun baten bidez.

Categorías: Antxeta Irratia

Lakaxita gaztetxearen ondoko basotxoa suntsitzen hasi dira

Mar, 2026-03-24 12:28

Inolako abisurik gabe hasi dira biodibertsitate handiko ia bi hektareako lursaila suntsitzean. San Migel-Anaka hirigintza garapenaren 14 hektareako urbanizazio proiektuaren baitan, bertan zeuden lizarrak, urkiak, sahatsak, sagarrondoak, pikuondoak eta gereziondoak, eta hegazti askoren babesleku eta bizilekua hunkitu dute. Lakaxitan egon gara eta Hilario, Irungo gaztetxeko kidearekin hitzegin dugu. 

Categorías: Antxeta Irratia

Tren Txikitoaren estreinekoak markatuko du Oiasso Museoaren Aste Santuko eskaintza zabala

Mar, 2026-03-24 11:15

Oiasso Museoak aparteko programazioa antolatu du martxoaren 31tik apirilaren 12ra bitartean. Aste Santu eta Pazko Asteko oporraldietan, Bidasoaldeko haur eta familientzat tailerrak, terma erromatarretara eta Ama Xantalen nekropolira bisita gidatuak antolatu dituzte, besteak beste. Irungo kaleetan barrena, Oiasso erromatar hiriaren aztarnak deskubritzeko Tren Txikito elektrikoaren ibilbidea estreinatuko dutela iragarri du Aizpea Goenaga museoko zuzendariak.

 

Categorías: Antxeta Irratia

Korrikak hartu du Irun, bihar arte

Mar, 2026-03-24 07:57

Goizeko 3:58an iritsi da 24. Korrika gure eskualdera, Gurutzetik. Eta 22 elkarte, ikastetxe eta eragilek eskuz-esku pasatu ondoren, 5:32ean Kemen dantza taldea izan da Endarlatsako mugaraino eraman duen azkena. Gero arte bat baizik ez da izan, Irun ere euskararen herria dela aldarrikatzeko aukera izango baitute bihar, eskualdeko Urruña, Hendaia eta Hondarribiko bizilagunekin batera.

Categorías: Antxeta Irratia

Eusko Jaurlaritzak Irungo hidrodukto proiektuaren bideragarritasun azterketa enkargatu du

Mar, 2026-03-24 07:30

Deskarbonizazioa sustatzeko estrategia energetikoen baitan, hidrogeno berdearen ekoizpena eta eskaera nahikoa aurreikusten ote den aztertuko dute Team ingeniaritza enpresak eta Tecnaliak. Etorkizun batean Frantziako sarearekin gas jasangarriaren harremana bideratzeko azpiegituraren beharra argitu nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Categorías: Antxeta Irratia

Elkarrekin Ababor: itsasoa sentitzeko jardunaldia larunbatean Hondarribian

Lun, 2026-03-23 15:16

Elkarrekin Ababor jardunaldi nautikoak martxoaren 28an egingo dira Hondarribian.Itsasoaren zaleentzako ekintza bereziak antolatu dira, bela eta arrantza uztartuz. Parte hartzeko izen-ematea jada zabalik dago, eta parte-hartze handia espero da. Egun paregabea izango da itsas giroaz gozatzeko eta esperientzia berriak bizitzeko. Maialen Gaztañaga Ficobako azoken arduradunarekin hitzegin dugu

Categorías: Antxeta Irratia

Berako Labiaga Ikastolak bat egin du «Gure haurrak ere badira» mugimenduarekin, ortzegunero 16:30ean elkarteratzeak deituz

Lun, 2026-03-23 13:01

Palestinaz solasean jarraitu behar dela argi du Labiaga Ikastolak. Bertzeak bertze, Palestinar txikienak erdigunean jarri eta hauen sufrimenduaren amaiera eskatzeko elkartzen dira ortzegunero Labiagako haur, guraso eta irakasleak. 



Categorías: Antxeta Irratia

Lau Airetara - Soularen erreginak

Lun, 2026-03-23 12:21

A Sunday kind of love - Etta James 

I Say A Little Prayer - Aretha Franklin

He can only hold her - Amy Winehouse

Down on my knees - Ayo

Love - Keyshia Cole

Killing me softly - Roberta Flack

Hey, That’s no way to say goodbye - Roberta Flack

This land is your land - Joss Stone

My love is you love - Whitney Houston

Cant take my eyes off you  - Ms. Lauren Hill

Irreplaceable - Beyonce

I Drink Wine - Adele

Me and Mr. Jones - Amy Winehouse

Categorías: Antxeta Irratia

NAN eta pasaportea berritzeko poliziaren VIDOC zerbitzu ibiltaria Hondarribian nahi du EAJk

Lun, 2026-03-23 12:15

Dagoeneko Bizkaia eta Arabako hainbat udalerritan Espainiako Polizia Nazionalak martxan jarri duen zerbitzua, Hondarribian ere abian jartzeko eskatu du EAJk. VIDOC (Vehículo Integral de Documentación) delako poliziaren unitate mugikorrak NAN eta pasaporteak herriz-herri izapidetzeko egokituak daude. Irungo Zabaltza plazako komisariara joan gabe, «bereziki adinekoentzat edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat lagungarria izan daiteke», Maria Serrano jeltzalearen arabera. 

Categorías: Antxeta Irratia

Lau Airetara - Euskal Herriko rock garaikideena

Lun, 2026-03-23 12:14

LEMA ETA LEKUKOA - Ines eta heitxi

SUA GINEN - Ezkutu

ZU GABE EZER - Ezkutu

BILATU - Calzados Deportivo

AHT - rik ez!  - Calzados Deportivo

DUELA HIANBESTE BIZITZA - Karm Hilak

ISPILUEN BASOAN - Karm Hilak

JOAN ETORRIAN - Abereh

ZIRRARA HURA - Abereh

KEINUA - Txoteko Ezpata

GELAREN AINGURA  - Kuartz

DENOK ZIMELDUKO GARA - Occhi di Farfalla

NEREKIN  - Occhi di  Farfalla

JANTZIA - Arima

Categorías: Antxeta Irratia

Ezkerrekoa eta abertzale izatetik, eskuin zentrora jo du Urruñak berriz

Lun, 2026-03-23 11:08

Sebastien Etxebarneren Ongi Bizi Urruñan bozen %48,44 eskuratu du bigarren itzulian, eta horrenbestez, Filipe Aramendi oposiziora pasatzen da. Elgarrekin Urruña taldearekin konfiantza egin duten 2.210 herritarrak eskertzearekin batera, «mandatu honetan sortutako talde dinamikarekin jarraitzeko konpromisoa» adierazi duen bitartean, auzapez berriak «herritarrak entzun eta proiektuak elkarrekin egitea» lehentasunetan emanen duela aditzera eman du. 

Categorías: Antxeta Irratia

Lakaxita gaztetxea: «Sistemak atzaparrak atera dizkigu eta orro egiteko garaia da»

Lun, 2026-03-23 10:58

Lakaxita gaztetxeak jasandako azken eraso faxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten larunbatean Sargia parkearen sarreran. Azken bi urteetan hainbatetan pintaketa arrazista eta homofoboak agertu dira gaztetxearen hormetan, eta diana bat marraztuz mehatxatuak izan dira. Kontzentrazioa probestu dute San Migel-Anaka hirigintza garapenak Lakaxita nola hunkituko duen jakin nahi dutela, eta Irungo Udalak isilarena ematen duela salatzeko. 

Categorías: Antxeta Irratia

Korrikaren garra piztu eta bihotzak bete aldarri Irungo plazan

Lun, 2026-03-23 10:14

Larunbatean mila lagun inguru elkartu ziren Irungo San Juan plazan Korrika Eguna ospatzeko. Behobia, Artia, Dunboa, Santiago, Larreaundi-Olaberria, Elitxu, Landetxa, Urdanibia-Berri, Anaka-Puiana, San Migel, Alde Zaharra-San Juan eta Erdiguneko auzo elkarteek AEKrekin bat eginik, irundarrek euskararen alde kaleak hartzeko deiari erantzun zioten. Baita ederki erantzun ere. Euskarak bizi duen oldarraldia agerikoa dela salatu zuten, eta «erdaratik datozenei euskara eskura jartzeko, denontzat aterpe eroso izan dadin, herri honek hizkuntz-politika ausartak behar dituela» aldarrikatu zuten.

Categorías: Antxeta Irratia

Itxuraz dena berdin jarraitzen du Hendaian, baina sakonean zerbait aldatu da

Dom, 2026-03-22 23:47

Udal hauteskundeen bigarren itzulian ez da ezustekorik eman. Kotte Ezenarrok auzapez izaten jarraituko baitu, bozen %44,31 eskuratu ondotik. Baina Hendaia Aitzinarekin batzeko parioak ez ditu aurreikusitako emaitzak eman, eta oposizio nagusia Ezenarroren Hendaia Elgarrekin zerrendan integratua geratu den heinean, Hendaia Biltzen talde abertzalea (%32,56) bigarren indarra izatera pasa da. Hortaz gain, eskuineko Vivre Hendaye zerrendak (%23,12) Herriko Kontseiluan ordezkapena lortu du Tristan Proteau aurkezten zen lehen aldian.

Categorías: Antxeta Irratia

Páginas