Irailaren 8an alarde baztertzailean ardura duen kide bat Bentako txosnagunean Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zela salatu dute hainbat eragilek. Txosnako kideek jakinarazi dute ez dutela «txosnagunean inolako erasorik onartuko».
Palmera Montero gunean egindako aurrez aurreko bileraren ondotik, irailaren 11tik 15era egin ahalko dira ekarpenak, eta hautatuko diren 40 proiektu finalisten bozketa urriaren 3tik 7ra eramango dute aurrera.
Kulturaren eta hiritarren arteko zubiak eraiki, eta Irungo artistei aukera berriak eskainiko dizkien Kultura eta Sortzaile Zentroak ateak zabaldu berri ditu San Juan plazaren sakonean. 2.400 metro koadrorekin, orain arteko CBA kulturgunearen espazioa bikoiztu egin da, eta arte diziplina anitzeko sormen-tresna erreferentea izan nahi du.
Baztan-Bidasoako zazpi etxaldeek osatzen dute Lurretik Ikasiz elkartea, eta hasi berri dugun ikasturte honetan ekimen berri bat dute eskuartean. Elkarteak lehendabiziko sektoreak gure bizitzan duen garrantzia transmititu nahi die gaztetxoei, irakasle zein herritarrei, eta 7 etxalde, 7 aukera ekimena jarri du martxan. Eskualdeko ekoizpen iraunkor edo/eta ekologikoa ezagutzeko aukera izanen da bertan.