Artiako Lagunak

Euskara

Ekainak 6, bizikleta martxa Mendelura

Data: 
Igandea, Ekaina 6, 2021 - 11:00
Non: 
Alameda Hondarribiatik, Azken Portu kiroldegia eta San Juan Plaza Irundik
Antolatzen du : 
Balazta, Bidasoko Bizikletaren Aldeko Elkartea Mendelu bizilagun elkartea , Artiako Lagunak Elkartea

Mendi martxa Mendelu

Hainbat urtez hitz emandakoak bete edo gauzatu gabe egon ondoren, Bidasoa eskualdeko hiru udalerriak oinez edo bizikletaz lotzeko arazo izaten jarraitzen du Mendelu auzoak.

Artiako Lagunak Nazioarteko Ingurugiroaren Eguna ospatuko du

Data: 
Larunbata, Ekaina 5, 2021 - 11:30
Non: 
Pasquier-Recondoko sarrea, Irun
Antolatzen du : 
Artiako Lagunak

kartela nazioarteko ingurumenaren eguna

Artiako Lagunak.-Ekainaren 5ean, larunbata, Artiako Lagunak auzo-plataformak Bidasoaldeko Lagunakekin batera Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko du, eta aurten ekosistemak berreskuratzeari ekingo dio, "Bir-irudikatu, Bir-sortu, Bir-naturalizatu” leloarekin.

Irungo udalak "Udaberria” akatu du

tala arbol primavera

Artiako Lagunak.-Irungo Udalak “Udaberria” izeneko zuhaitza Bienabe Artiako lizarretako bat moztu du, goizeko lehen orduan.

Nahiz eta Artia auzoko bizilagunek behin eta berriz Bienabe Artiako aparkalekua handitzeko obran lizarrak ez mozteko eskatu, lrungo Udalak moztu egin du herritarrek "Udaberria" izenez bataiatu duten lizar helduetako bat.

Artiako lizarrak mozteko Irungo Udalaren plana salatu dute Irungo estatuek

Estatuas de Irun. Artiako Lagunak

Irungo Kantinera, Etxekoandre, Luis Mariano eta Pio Barojaren estatuek , Irungo Udalak Artíako Bienabe Artia aparkalekuko obrarako lizarrak moztu nahi dituela salatzen dute, honako lelo hauekin: "Santano, aire garbia nahi dugu!", "Zuhaitzik gabe oxigenorik ez", "Ez lizarrik moztu", "Zuhaitz gehiago, kotxe gutxiago".

Artiako Lagunak taldeak Bienabe Artia aparkalekuko lizarrentzako indulto-eskaera egin die Irungo udalari Klimaren Mundu Egunarengatik

No a la Tala

Artiako Lagunak.- Martxoaren 21ean Basoen eta Zuhaitzaren Eguna eta martxoaren 26an Klimaren Mundu Eguna direla eta, Artiako Lagunak auzo-plataformak Irungo Udalari eskatu dio 30 urtetik gorako lizarrei errukia adierazteko keinu bat egin dezala, eta indultua eman diezaiela, Bienabe Artiako aparkaleku berriaren obran aurreikusita duen lizarren mozketa geldiaraziz, udaberri honetan ere loratu daitezen.

Orriak

RSS - Artiako Lagunak-rako harpidetza egin