Artiako Lagunak

Euskara

Artiako Lagunak, Irungo Udalaren azken prentsa oharrari buruz

Respuesta ArartekoArtiako Lagunak.-Gaur, Irungo Udalak prentsa oharra kaleratu du Artiako Lagunak elkartearen eskaerei buruz.

Artiako ezkiak mozteko plana ezagutu genuenetik, gaiari buruzko dokumentazio guztia eskuratu nahi izan dugu edozein bilera baino lehen, datu guztiak izateko eta egoeraren balorazioa egin ahal izateko.

Artiako Lagunak elkarteak 4.000 sinadura inguru aurkeztu ditu Artiako ezkien defentsan

Entrega firmas Artiako LagunakArtiako Lagunak taldeak Jose Antonio Santano alkateari bidali dizkio Artiako ezkien lerrokatzearen aldeko eskaeraren sinadurak. 3852 pertsonek sinatu dute Irungo Udalak egin nahi zuen Artiako ezkien mozketa saihesteko. Online 3500 sinadura baino gehiago jaso dira, change.org eta 346 sinadura paperean.

Irungo EH Bilduk pozez hartzen du Artiako ezkiak ez botatzea eta Artiako Lagunak taldearen lana txalotzen du

Tilos de ArtiaLerro hauen bitartez, Irungo EH Bildu osatzen dugunok jakinarazi nahi dugu pozez hartzen dugula atzo Irungo udalak Artiako ezkien gainean ezagutzera eman zuen berria.

Hala eta guztiz ere, faltan botatzen dugu prozesu osoaren nondik norakoak azaldu ez izana. COVID19ko egoera eman baino lehen, Irungo udalak ezki horiek mozteko agindua emanda zuen. Zegoen txosten tekniko bakarrak moztea alternatiba bakarra zela zioen, beraz, ez zegoen ezer egiterik. Baina erabaki hori mahai gainean egonda, auzolagun talde bat sortu zen zuhaitz hauen defentsan.

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna Irungo Artia auzoan

Irungo Artiako Lagunak-Amigos de Artia taldeak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu zuen ekainaren Gan, larunbatean. Ospakizuna arratsaldeko 18:00etan hasi zen, Arenas Carrilloren autobus geltokiaren atzeko belardian, Irungo Udalak moztu nahi duen ezki-ilararen aurrean. Ezkiek auzoarentzat duten garrantzia azaldu zuen auzokide batek.

Orriak

RSS - Artiako Lagunak-rako harpidetza egin