Larunbatean Irungo Bertso Eskolen IV. Eguna
Irunabar.- Laugarren urtez jarraian Irunabarrek, Irungo Bertsoaren Bilguneak, Irungo Bertso Eskolen Eguna antolatuko du, amaitzear den ikasturteari behar bezala agur esan eta datorrenari begira jartzeko.
- Gehiago irakurriLarunbatean Irungo Bertso Eskolen IV. Eguna -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Irunabar.- Ekainaren 4erako dago deituta 2014-2015 ikasturteko azken bertso gaua, 19:30etan Irungo Kabigorrin, Bidasoaldeko Ateneoan. Manu Goiogana irundarra Lesakatik helduko diren Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”rekin ariko da eta, era berean, guztiek egin beharko dute bertsotan Oihana Aranburu hondarribiarraren aginduetara, berak jarriko baititu gaiak, eta berak saioa aurkeztuko.
Hiru bertso gau eder eta bero ditugu oraindik gozatzeko ikasturtea bukatu aurretik, apiriletik ekainera bitarteko hirurak, hain zuzen ere.
Bertsolariak:
2015eko urtarrilaren 8an izango da Kabigorriko hurrengo ostegunetako bertso-gaua, urteko lehendabizikoa.
Urrikosaioarekin ikasturteari hasiera eman ostean, azaroaren 6an izango da hurrengo Kabigorriko bertso gaua, hileko lehen ostegunarekin batera, ohitura den moduan. Honako honetan, Aitor Errazkin irundarrak, Eneritz Zabaleta baionarrak, Alaia Martin oiartzuarrak eta Aitzol Barandiaran ataundarrak kantatuko dute, Urko Casado astigartarraren esanetara.