Bertso saioa

Euskara

Bertso Saioa Kabigorri- X

Data: 
Osteguna, Urria 2, 2014 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

argazkiaIrunabarren eskutik denboraldi berriaren lehen saioa.

Urritik aurrera abiatuko gara berriz ere kabigorriko bertso-gauekin, Kabigorri eta Irunabarrek elkarrekin egiten dutena. Aurtengoan, bertso jarriek ere tokia izango dute osteguneroko zitan. Bat-bateko saioen aurretik, bertso idatziak kantatuko dituzte Txingudiko bertso eskolako partaideek eta haien inguruko hainbat lagunek, txandan-txandan, beti ere. Ekimen honen helburu dira, batetik, eskualdean baztertu samarrik dugun bertsogintza molde honi keinu egin eta gozagarri aurkeztea, eta bestetik, Kabigorriko bertso gauak ekimenak irauten duen bederatzi hilabeteko tartearen bertso kronika modukoa osatzea; gure inguruari eta garaiari lotutako bertsozko testigantza bat biltzea, alegia.

Bertso Bazkaria Oiartzungo Elizalde Eskolan

Data: 
Larunbata, Iraila 20, 2014 - 14:00 -tik Igandea, Iraila 21, 2014 - 13:55 -ra
Non: 
Oiartzungo Elizalde Eskolan
Antolatzen du : 
Oiartzungo bertso eskola, Elizalde ikastetxea eta Oiartzungo Udala

2013_Baranbio_Euskararen eguna_Bertso-bazkaria_Andoni Egaña_Sustrai Colina_008BERTSO BAZKARIA (Egaña, Lujanbio, Ander Lizarralde)
hilak 20, larunbata, 14:00etan
25€ (aurreneko urtea dugu eta ezin izan dugu merkeago jarri)

Bertso saioa uztailaren 1ean

kartelaIRUNABAR Irungo bertsoaren Bilgunea.- Udan sartu berri garen honetan, San Martzialak ere ate joka ditugu, eta Irungo jaien aitzakian antolatutako bertso saioaren berri ematera gatozkizue.

Bertso saioa, urtero bezala, uztailaren 1ean izango da. Aurten Amets Arzallus hendaiarra, Alaia Martin oiartzuarra, Jon Maia zumaiarra eta Aitor Errazkin irundarra izango dira Peña kalean kokatuko den saioko protagonistak, eta Zuhaitz Olazabalek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Ostegunean Kabigorriko Bertso Gaua, ikasturte honetako azkena

Data: 
Osteguna, Ekaina 5, 2014 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Ekainaren 5ean. 19:30etatik aurrera, izango da ikasturte honetako Kabigorriko azken Bertso Gaua.

· Bertsolariak:
   - Manolo Arozena
   - Joxe Juan Oiarzabal “Gurdiya”
   - Juan Mari Lopez
   - Joxe Juan Zubieta “Etxabe”

· Gai-jartzailea:
   - Exteban Martiarena

Orriak

RSS - Bertso saioa-rako harpidetza egin