Abangoardiaren bila Eskualdeko industria enpresetan
Bidasoa bizirik.- Bidasoa eskualdeko lau enpresek, datuen analisiaren bitartez, enpresaren funtzionamendua eta eraginkortasuna hobetzeko helburua duen programa batean parte hartu dute. Bidaso bizirik elkarteak, IDOM Consulting-en kolaborazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin, sustatutako programa bat da.
Prozesua
- Gehiago irakurriAbangoardiaren bila Eskualdeko industria enpresetan -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizik elkartearen bitartez, XXII. Enpleguaren Astea antolatu dute, eskualdeko enpresei beharrezkoak dituzten langile profilak topatzen lagundu eta lan bila dabiltzan pertsona langabetuei lanpostua topatzen laguntzeko.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkarteren bitartez, urriaren 25erako XXII Enpleguaren Astea antolatu dute Ficoban, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara. Azken urteetan antolatu den jardunaldi honetan lana modu aktiboan bilatzen duten pertsonek lan-postu ezberdinetarako elkarrizketak egiteko aukera dute eta, era berean, jardunaldian parte hartzen duten enpresek aukeraketa prozesuak data zehatzetan eta era ordenatuan egin ditzakete.
Irungo Udalak, Irun Ekintzan, Garapen ekonomikoaren eta enpleguaren sorrera iraunkorra bultzatzeko akordioaren bitartez, eta Bidasoa bizirik elkartearekin langileen nazioarteko mugikortasunaren inguruko III. jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 4ean ospatu zen Amaia Kultur Zentroan eguerdiko 13:00etan.
Bidasoa bizirik elkartek kudeatzen duen Hondarribiko Portu auzoan kokatutako turismo bulego berria, hiriaren inguruko informazio turistikoa jasotzeko interesa izan duten pertsonen artean harrera ona izan da. Bulego berria uztailaren 11ean ireki zen.
Asteartean, arratsaldeko 19:00etan Bidassoa Basque Breweryn egin zen GureGOURMET proiektuaren lehen fasearen amaiera ekitaldia. Proiektuan parte hartutako pertsona eta enpresak, Miguel Angel Paez Bidasoa bizirk elkarteko presidentea eta Juan Mari Altuna lehendakariordea gerturatu ziren ekitaldira. Proiektua errepasatu ostean, Pia Alkainek enbaxadore onenaren diploma jaso zuen, eskualdeko jatetxe batean bi pertsonentzako afari baten saria eskuratzeaz gain.
Hotelen okupazioa