Hondarribia erabateko okupaziotik hurbil ibili da abuztuko hilabetean
Hotelen okupazioa
Hondarribiko hotel eta bestelako establezimendu guztien datuak ezagutu aurretik, abuztuko hilabetean hoteletako okupazioa %100koa izan dela kalkulatzen da. Uztaileko hilabeteko datua baino altuagoa da hau, izan ere, uztailean okupazioa %80 ingurukoa izan zen. 2017 urtean okupazioaren bata bestekoa %90,69koa izan zen eta abuztuan %94,13koa.

Hotelen okupazioa
Hotelen okupazioa
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, gureGOURMET proiektuaren bigarren edizioa arrakastatsua izan dadin lanean ari dira. Promozio eta komunikazio proiektu bat da, hiritarrek Irun eta Hondarribian bertan ekoiztutako bertako produktuen promozioa egitea helburu duena.
Bidasoa bizirikek eta Gaia Clusterrak uztailaren 7an Hondarribiko hondartzan Txingudi Lab laborategiaren bigarren proba pilotua egingo dute. Txingudi Lab Txingudi badiako mugaz gaindiko laborategiak ozeanoarentzako produktu eta zerbitzu teknologiko berrien proiektu pilotuak eta horien frogak egiteaz arduratzen da.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, plangintza estrategikoa eratu dute, datorren urteetan gida moduan erabili ahalko dena, eskualdearen ekintzen joera zehaztu eta lehentasunezko esku hartze eremuak finkatzeko, Bidasoa eskualdearen aurrerapena eta etorkizuna bermatzeko sortu beharreko baldintzak identifikatzeko.
Bidasoa bizirik elkarteak, “BidaOsoa. Pertsonentzako zerbitzuak” elkartearekin batera, “Zilar ekonomia; Joerak eta teknologia berriak” izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Bi egunetako jardunaldi hauen bitartez, pertsonentzako zerbitzuen sektorearen barruan gertatzen ari diren berrikuntza guztiak ezagutzera eman nahi izan dira.