Mugaz gaindiko 1. pintura lehiaketa
Bidasoa bizirik.- Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, mugaz gaindiko 1. pintura lehiaketa antolatu dute. “Ibai izena duen eskualdea” deitu zaio Pio Baroja idazlearen omenez.
Pintura lehiaketa horren saria 500 euro dirutan izango da eta lan hoberenak Bidasoko Interpretazio Gunean erakutsiko dira.
- Gehiago irakurriMugaz gaindiko 1. pintura lehiaketa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Bidasoa Bizirik-ek eta Basquetour-ek Euskadi Gastronomikako bazkideen konpromisoa eta ahalegina aitortu nahi izan dituzte, eta kide berriak diren establezimenduei harrera egin diete. Euskadiko eta Bidasoa eskualdeko gastronomiaren bikaintasunari ekarpena egiten dion proiektua da Euskadi Gastronomika.
Bidasoa Bizirik-en 2015eko memoriak urtean zehar egindako jardueren laburpena eta Bidasoa eskualdeko datu sozio-ekonomikoak azaltzen ditu. Kolaborazioa eta berrikuntza izan dira Bidasoa Bizirik-en ekintzen oinarri, 2015ean aktibitateak diseinatzerakoan eta ezartzerakoan.
Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, arrantzarekin eta inguruko jarduerekin lotutako enpresen sorrera edo egonkortzea sustatzeko plana martxan jarri du Bidasoa Bizirik-ek.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, KREA Bidasoa ekimenaren zortzigarren edizioa antolatu dute. Kontaktuak egiteko, negozio aukerak identifikatzeko, jakintzak zabaltzeko, eta beste esperientziak eta tendentziak edo arrakasta kasuak ezagutzeko balio dezake topaketak.
“Informatikan hastapenak” ikastaroa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en El Espazio de profesiones con futuro bulegoaren bidez. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren finantziazioa jaso dute.