Auto-enplegurako ikastaroak
Ekintzaileei formazio onena eskaintzeko lanean jarraitzen du Bidasoa Bizirik-ek. 2016aren hasieran lau ikastaro eskainiko ditu, sortu berriak diren enpresei, edo laster sortuko direnei laguntza eta indarra emateko helburuarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso dute denek.
- Gehiago irakurriAuto-enplegurako ikastaroak -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

1934 bisitari izan dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan, 2015eko Konstituzioaren Zubian. 1557 bisitari hurbildu dira Arma Plazako bulegora, 187 Kirol Kaian dagoenera, eta 190 Irungo Luis Marianokora.
Bidasoa bizirik.- Bidasoa eskualdeko entitate ezberdinek 7 proiektu aurkeztu dituzte POCTEFA 2014-2020 deialdira (ESPAINIA-FRANTZIA-ANDORRA Lurraldeen Arteko Kooperazio Programa). Europako mugaz gaindiko kooperazio programa da, hiru herrialdeen arteko lurraldean garapen iraunkorra sustatzeko sortua.
AGRO Design Pack programan parte hartu duten agroelikadurako enpresek jasotako emaitzak aurkeztu dituzte azaroaren 12an, ostegunarekin, 12:00etan Ola Sagardotegian. Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, agroelikaduraren sektorea garatzearen alde egiten ari dira. Proiektu honek, Irun Factoryn hiriko sortzaileen ekimen enpresarialak garatzeko egiten ari diren lana indartzen du.
Azaroaren 17an izango da Enpleguaren Astearen XVI.edizioa. Irungo eta Hondarribiko udalek antolatzen dute, Bidasoa Bizirik erakundearen bidez. Lan elkarrizketak, ikastaroak eta enpleguari buruzko tratamendu saioak egingo dituzte Ficoban.
Enpleguaren Astea antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, eta ondorengo helburuekin: eskualdeko enpresei langileak kontratatzea erraztea, eta langabezian daudenei lanpostua lortzen laguntzea.