Bidasoa Bizirik-en 2014ko memoria
Bidasoa Bizirik.- Irunen eta Hondarribian garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzeko lan egin du aurten ere Bidasoa Bizirik-ek. Horretarako, enplegua, enpresak eta ekimen ekintzailea babesteko politikak bultzatu ditu, Bidasoaren garapen ekonomikoan eragiteko helburuarekin.
- Gehiago irakurriBidasoa Bizirik-en 2014ko memoria -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Bidasoa Bizirik.- Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, laguntza eskaintzen jarraitzen dute, eskualdeko enpresek kontratatu ahal izan dezaten, eta langabezian dauden pertsonek lanpostuak aurki ditzaten.
Bidasoa bizirik.- Krea Bidasoa ekitaldiaren zazpigarren edizioa oso arrakastatsua izan da. Guztira, 300 enpresarik, ekintzailek eta erakundeetako ordezkarik parte hartu zuten. Gainera, bertaratu ziren haietako askok Bidasoa bizirikek antolatutako jardueretako batean baino gehiagotan parte hartu zuten.
Bidasoa bizirik.- “Mugaz gaindiko integrazio Programa Esperimentala” aurrera eramaten ari da Irungo HLHIko ikasleentzat eta Hendaiako Udaleko gazteentzat.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, KREA Bidasoa topaketa antolatu dute beste behin ere. Ekimenaren helburua da kontaktuak egitea, negozio aukerak identifikatzea, beste esperientziak eta arrakasta kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartera zabaltzea etab. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.
Martxan da berriro “Lehen Aukera” programa, 16 eta 30 urte arteko gazteak kontratatzea helburu duena. Bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: langabezian egotea, eta hezkuntza edo formazio jardueretan parte hartzen ez egotea. Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatutako ekimena da, 2014-2020 Gazteen Enpleguko Programa Operatiboaren baitan.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, enpresa eta ekintzaile berriei zuzendutako merkataritza plangintzarako tailerra jarri dute martxan. Beharren eta helburuen arabera moldatutako estrategia komertziala diseinatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Merkataritza bide ezberdinak ezagutuko dituzte, eta bakoitzaren egokitasunaren inguruko analisia egingo dute.