Diseinuaren alde egin dute agroelikadurako enpresek, AGRO Desing Pack-i esker
Agroelikaduraren sektoreko enpresen garapenaren alde apustu egiten jarraitzen dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. Proiektu honek Irun Factory-n hasitako lan ildoari jarraipena ematen dio. Hiriko sortzaileen enpresa ekimenak babesten dituzte. Hondarribian ere, diseinua kontuan hartu dute ekonomia sustatzeko azken ekimenetan. Artisauekin eta diseinatzaileekin lanean ari dira, pieza berriak sortzeko proiektu batean.

Gastronomian espezializatutako lau blogari gonbidatu dituzte Basquetourrek eta Bidasoa Bizirik-ek, Euskadi Gastronómica programaren baitan. Irun eta Hondarribia ezagutu ondoren, haien esperientzia zabalduko dute (blogtrip izena du ekintza horrek).
Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
Bidasoa Bizirik.- Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, IrunLab Industria 2015 jarriko du martxan. Programa horretan, Irungo hiru enpresa industrialek sorkuntzarekin lotutako ekintzak garatuko dituzte, antolaketa berritzeko proiektuak sortzeko asmoz. Abangoardiako metodologiak aplikatuko dituzten artista eta sortzaileek parte hartuko dute proiektuan.
Bidasoa Bizirik.- Bukatu da 2014-2015 ikasturtea enplegurako formazio ikastaroetan parte hartu duten ia 200 lagunentzat. Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak antolatu dituzte, beste behin ere, Bidasoa Bizirik-en bidez.
Bidasoa bizirik.- Gutxi falta da XV Enpleguaren Asteko aurrez aurreko lan elkarrizketak egiteko. Ekainaren 11n izango dira, FICOBAN. Eskaintza aberastuko duen jardueren multzoa ere egongo da aurtengo edizioan.