Aste Santuan eskualdera hurbildu diren bisitarien kopuruak gora egin du, iazko datuekin alderatuta
Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
3800 bisitari inguru pasa dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik, Aste Santuko oporretan zehar. 3665 hartu dituzte Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetan, 135, berriz, Irungo Luis Marianokoan.

Bidasoa Bizirik.- Aurrera doa Ocean Living Lab proiektua. Gogoratu Bidasoa Bizirik-ek eta Agglomération Sud Pays Basquek sustatutako mugaz gaindiko programa dela. Irristatze, akzio eta ur kirolen sektorean Europa mailako erreferentzia gunea sortzea du helburu. Atzo, martxoaren 22, proiektuari buruzko bilera egin zuten Hendaian.
Bidasoa Bizirik.- “Negozio digitalen garapena” ikastaroa egiten ari dira joan den otsailaren 8az geroztik Bidasoa Bizirik-en Enpresa Gune eta Autoenplegu Departamentuan. Irun Ekintzan ekimenak finantzatutako ekimena da, Irungo Enpleguaren eta Garapen Ekonomikoaren aldeko Itunaren baitan.
Profesionaltasun Ziurtagiria duen eskualdeko lehen sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. 2015eko urrian hasi zen, Lanbideren finantziazioa jasotzen du, eta langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago.
Bidasoa Bizirik.- Eva Fernández izendatu dute Bidasoa Bizirik Bidasoko Garapen Agentziako Zuzendari Nagusi, 2016ko otsailaren 4an egindako Batzar Orokorrean.
Bidasoa Bizirik-ek ekintzailetza bultzatzen jarraitzen du. Otsailaren 15ean, pertsona ekintzaileen artean harrera ona eduki duten tailerretako bati ekingo diote.