
Eguzki.- Eguzkiren iritziz, Jaitzubiaren eta Gabiriako industrialdearen arteko bidegorri-proiektuak, Irun eta Errenteria artean aurreikusitakoaren parte denak, ez ditu betetzen Gipuzkoako Bizikleta Bideen Planean ezarritako gutxieneko baldintzak.

Eguzki Talde ekologista eta antinuklearra.-Aingira europarra –eta, ondorioz, angulak– Espezie Mehatxatuen Euskadiko Katalogoan sartzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari, zehatz-mehatz, “galtzeko arriskuan” daudenen kategorian. Taldearen ustez, aingira oraindik Katalogoan ez egotea anomalia bat da.

Eguzki.- Trantsizio Ekologikoko ministro Sara Aagesenek Irun bisitatu du aste honetan, Hezeguneen Munduko Egunean, eta Life Humedales programa aurkeztu du Plaiaundiko Parke Ekologikoan (España ejecutará el mayor proyecto en la historia de los fondos LIFE de Europa).

Eguzki.- Duela gutxi bi berri irakurri ditugu prentsan Plaiaundirekin (Irun) lotuta. Batak dio Irungo Udal gobernuak Plaiaundiko kirol-pistetako zati bat berrituko duela, eta besteak, berriz, IAM Irungo Areto Moldakorrerako —erabilera anitzeko pabiloirako— Plan Zuzentzailea idazteko eskatu duela.