Irungo EH Bildu, azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko egunaren harira

EH Bildu.- Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean.




EH Bildu.- Via Irun, edo Irungo tren eremua berreskuratzeko proiektua, guztiz estrategikoa da Irunentzat, eta hori dela-eta horren inguruko prozesu guztia arduraz eta era egokian gauzatzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Ezaguna da, EH Bilduk herriaren benetako parte hartzea bultzatu duela beti, are gehiago hain estrategikoak diren proiektuen inguruko erabakietan.
