Azaroak 14, EH Bildu batzarra irekia
- Gehiago irakurriAzaroak 14, EH Bildu batzarra irekia -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Asteazken honetan, Behobiako merkataritza gunearen etorkizunari buruz gitz egiteko mahaia bildu egingo da berriro ere. Lehenengo bileran, (data begiratu eta jarri) jada gure taldeak proposamen bat luzatu zuen ondoren publiko ere egin genuena.
Bilera horretan proposamena egiteaz gain eskaera batzuk egin genituen eta erregistro bidez ere egin genuen (erregistro zenbakia eta eguna jarri).
EH Bildu Irun.- Irungo EH BILDU taldeak, eskola ezberdinetako patioak klase ordutegitik kanpo auzotarrontzat irekitzeko, Udal Gobernuak hartu duen erabakiaren aurrean bere poza agertu nahi du.
Oso albiste ona da hau herritarrontzat, gune hauen irekierak aisia eta kirol eskaintza zabaldu egiteaz gain, jada hor dauden azpiegitura batzuk probesten dituelako berriak eraiki beharrean.
Irungo EH Bildu.- Aurtengoan ere! berriz gertatu da. Irungo Alkateak eta Kultura ordezkariak, San Pedro eta San Martzial jaietako programan egiten duten agurrean, hizkuntza sexista erabiltzen dute.
" Quiero desear, para terminar, unas felices fiestas a todos los iruneses…" , "… y enviar un recuerdo muy especial a aquellos…", " Un años más, con la llegada del mes de Junio nos disponemos a celebrar todos juntos…", "… actos que elaboramos entre todos…", "…llevamos, además, varios años eligiendo con la participación de los iruneses…", "os deseo a todos, iruneses y visitantes, unas felices fiestas…".
EH Bildu.- Irundarrok eta Hondarribiarrek 500.000 euro zertan erabili nahi ditugun erabakitzeko aukera dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen "Partaidetzazko Aurrekontuak" ekimenari esker.
Aurreko astean zein aste honetan burutzen ari diren tailerretan herritar askok hartu dugu parte eta proposamen ugari atera dira. Oraindik azken tailer bat geratzen da, datorren osteguna ekainak 5ean Ducourau jauregian (Mondragon Unibertsitatea dagoen tokian) egingo dena. Proposamenik baduzue eta aurkeztu nahi izan ezkero horra hor aukera.
EH Bildu.- Jada martxan da gure bailaran Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Partaidetzazko Aurrekontuak ekimena. Gipuzkoako beste eskualdeekin alderatuta atzerapenarekin bada ere, 500.000 euro zein proiektutan erabiltzea nahi duten erabakitzeko proposamenak egiten hasi da jendea Irun eta Hondarribian burutzen ari diren 6 tailerretan.
Ekimen honek dituen 3 unetatik lehenengoan gaude oraindik, proposamenak egin eta herritarron artean eztabaidatzeko unean. Garaiz gaude oraindik.

Irungo EH Bildu.- 2013.ko abenduko osoko bilkuran, Bidasoaldeko hainbat eragilek idatzi eta BILDU - EB Berdeak Udal taldeak aurkeztuta, Plaiaundiko kirol azpiegiturak eremu horretatik ateratzea proposatzen zuen mozioa eztabaidatu zen Udalbatzan.
Mozio horren eztabaida gorabeheratsua izan bazen ere, ñabardurak ñabardura, talde guztiak ados jarri ginen kirol azpiegitura horiek eremu horretatik lehenbailehen atera behar zirela esateko.
Irungo EH BILDUk Osoko bilkura ezkero hainbat talde politikok erakutsi duen jarreraren aurrean bere kezka azaldu nahi idatzi honen bitartez. Hain zuzen ere, Irundik kanpo eta Irungo Udala ez den beste instituzioei begira PNV zein PSE taldeak egin dituzten adierazpenak ez ditugu ulertzen ezta konpartitzen ere.